lunes, 21 de marzo de 2016

TXOKOEN ETA PROIEKTUEN BIDEZKO METODOLOGIAK

Kaixo guztioi!


Gaurko honetan jada landutako metodologien arteko berdintasun eta ezberdintasunei buruz aritzea proposatu zaigu; hau da, proiektuetan oinarritutako metodologiaren eta txokoetan oinarritutako metodologiaren arteko antzekotasun eta ezberdintasunez.


Hori burutzeko, irakasleak klasean paper bat banatu zigun non ezaugarri batzuk azaltzen ziren; espazioa, denbora, materiala eta abar. Ezaugarri horiek kontuan hartuta bi metodologia hauen arteko antzekotasun eta ezberdintasunak topatzen saiatu behar ginen.


Alde batetik, esan beharra daukat, ezaugarri batzuk kointziditu egiten dutela, hau da, ezaugarriak berdinak direla, bestalde, badaude ezberdintasunak ere, beraz, hauek idazteari ekingo diot jarraian.


MAISU/MAISTRAREN EGINKIZUNAK: Eginkizun hauek, bi metodologiatan berdinak dira. Nire ustez, maisu edo maistra ona izateko eginkizunak ondorengoak izan behar dira: gidatzailea izan behar da, haurrari laguntza eskaini behar dio, beti ere bere askatasuna utziz; behatzailea izan behar da eta haurren beharretara guztiz egokitu behar da.


IKASLEEN PAPERA: Aurreko ezaugarriarekin gertatzen den bezala, ezaugarri honetan ere bi metodologiak bat datoz. Ikaslea, aktiboa eta librea izan behar da, nahiz eta beti ere arauen barruan jokatu behar izan.



ESPAZIOA: Espazioari dagokionez, alde batetik, proiektuetan oinarritutako metodologian, espazioa bakarra izaten da, hau da, gela bakarrean aritzen dira haurrak ekintza desberdinak burutzen. Bestalde, txokoetan oinarritutako metodologian, aukera gehiago egon daitezke, zenbait ikastetxetan espazioa aldatzen joaten baita haurrei estimulu berriak sortaraziz.


DENBORA: Txokoetan oinarritutako metodologiari dagokionean, aukera ezberdinak egon daitezke, beti ere, ikastetxearen funtzionamendua kontuan hartuta, batzuetan denbora librea izan daiteke, hau da, bakoitzak erabakitzen du nola banatu denbora jarduera ezberdinetan zehar, eta beste zenbaitetan ordea, ezarritakoa. Proiektuetan oinarritutako metodologiari buruz ari garenean, ordea, denbora zehaztutakoa edo aldez aurretik ezarritakoa izaten da.


MATERIALA: Proiektuetako metodologian, txokoetakoan bezalaxe, material zehatz edo konkretua erabili ohi dute.


IKASLEEN TALDEKATZEAK: Txokoetan oinarritutako metodologian taldekatzeak batzuetan libreak izan daitezke, hau da, ikasleak beraien artean taldekatzea nahi badute egin dezakete baina bakarrik ibili nahi badute ere egin dezakete eta beste batzuetan, zehatzak izan ohi dira, irakasleak eginikoak. Proiektuetan oinarritutako metodologian ordea, ez da taldekatzerik egoten orokorrean, talde bakarra egon ohi da, gela guztia.


JARDUERAK: Jarduerak proiektuen metodologian, zehatzak edo konkretuak izaten dira, hau da, aldez aurretik zehaztutakoak, eta txokoetakoan, aldiz, umearen imaginazioaren araberakoak, zehaztu gabeak.


Espero dut bi metodologia hauek garbiago geratu izana aurretik egindako sarrerak eta sarrera hau irakurri ondoren.


Beste bat arte!




No hay comentarios:

Publicar un comentario