Kaixo guztioi! Gu Tigreak taldea gara eta gaurkoan, didaktikako klasean egindako aurkezpenaren inguruan hitz egingo dizuegu. Hasteko, esan beharra dago, bi irakurgaiei buruz arituko garela, lehenengoa “El trabajo por proyectos: una metodolgia global” da, bestea, berriz, “Rincones para un aprendizaje significativo”.
El trabajo por proyectos: una metodologia global testuan izenburuak dioen bezala proiektuetan ikasteari buruz hitz egiten du. Zehazki dio, proiektutan edukiak lantzeak ikasleei onura ekartzen diela, eskola tradizionalarekin apurtzen baitu, hauek mundu errealera gehiago prestatzen dituen bitartean. Hori gauzatzeko gai serioak lantzeari ekiten diote, adibidez, heriotzaren inguruan lantzen dituzte gauzak, etorkizun batean haur horiek prest egon daitezen nolabait gai horrekin lotutako egoerei aurre egiteko.
Proiektuetan murgilduta darabilen aditu batek dioenez, metodologia hau gauzatzeko hiru ezaugarri ezinbestekoak dira:
- Ikasleen eta irakasleen arteko komunikazioa informazioa ongi egituratzeko
- Esperientziak transmititzea eta programaketari uko egitea
- Imaginazioaren bultzatzaile izatea
Bestalde, metodologia honekin eskola tradizionalean murgilduta dauden hainbat pentsamendu ezabatu nahi dituzte, adibidez, eskola tradizionalean INTELIGENTZIA hitza nota onak ateratzen dituen pertsonekin lotuta egongo litzateke eta horrekin apurtu nahi dute. Proiektuen metodologia honetan, inteligentzia hitza ezagutza gehien dituen pertsonekin lotuko da, baina ez edonolako ezagutza, baizik eta bizitzaren inguruko ezagutza.
Irakasleak paper garrantzitsu bat hartuko du, eskola tradizionalean ez bezala, ez baitu esango zer den egin behar dena, baizik eta haurrak gidatzen saiatuko da, ez du esango zer dagoen ondo eta zer gaizki, haurrak gidatzen saiatuko da, hauek, beren ikuspuntuak gara ditzaten.
Ondoren, testuan metodologia honen helburuak azaltzen dira, zehazki bederatzi helburu. Lehenengoa, norberaren gaitasunetara egokitutako ikasketa indibiduala izango litzateke, bigarrengoa, jakituria garatzeko gai ezberdinak ikertzea, hirugarrengoa, teoriako jakintzak praktikotasuneko esperientziekin erlazionatzen jakitea. Hurrengoa, hau da, laugarrena, ikasitakoa errealitatean plasmatzen ikastea izango litzake, bosgarrena, norberaren izaera garatzea errealitatea aztertuz, seigarrena eta zazpigarrena (bat egiten baitute) lehen esan bezala, ikasle eta irakasleen artean komunikazioa izatea, zortzigarrena, ebaluatzea, baina kasu honetan hori bi alderdiei egitea tokatuko zaie, hau da, irakasleei eta baita ikasleei ere, eta azkenik, bederatzigarrena, talde lana sustatzea.
Honekin jarraituz, honako prozesu hau zeharkakoa dela esan dezakegu, alde batetik, eskolaren 75. urteurrena denez, hau ospatzeko aprobetxatu da; bestalde, ikasleen zalantzak argitzeko ere erabili da proiektu hau. Ikasle gazteenek, 3-4 urte bitartekoek, galdera sinpleagoak egiten zituzten, zaharragoek, 4-5 urtekoek alegia, konplexuagoak dira.
Honako proiektu honen oinarria ikasleen interesetan dago, beraien galderak apuntatu eta hortik abiatzen da irakaslea jarduera gauzatzeko. Orain dela urte batzuetako liburuak begiratuz, ikastetxeari buruzko beharrezko informazioa bilatu zuten ikasleek: nolakoak ziren orain dela 75 bat urteko haurrak, zer sentitzen zuten, nola jolasten zuten, nolako portaerak zituzten… Esandako liburuez gain, internet ere oso baliagarria egin zitzaien haurrei.
Jarduera hau gauzatzeko, irakasle eta ikasleek paper ezberdinak jokatu zituzten. Irakaslea, dinamizatzailea, jakituna, sustatzailea edo motibatzailea izateaz gain, haurrei askatasuna eman eta behaketa lana egingo zuena ere izango zen. Bestalde, ikasleak parte hartze aktiboa izan beharko zuen eta hartzailea izango litzateke. Ezin dezakegu ahaztu, ikasleek beren artean ere informazioa elkarbanatzen dutela, beraz, ikaslea hartzailea eta igorlea dela esan dezakegu. Gainera, gela desberdinetan egin zen proiektu hau non irakasleen arteko koordinazioa oso garrantzitsua den proiektua aurrera ateratzeko. Azkenik, proiektua ezerezean gera ez zedin, mural bat marraztea erabaki zuten; bertan proiektua islatuko zena alegia.
Rincones para un aprendizaje significativo irakurgaian irakasle baten esperientzia kontatzen da Haur Hezkuntzako gelako espazioa antolatzearen inguruan.
Lehenik eta behin esan beharra dago, gelako espazioaren antolaketak paper garrantzitsua duela haurren autonomia eta ekimen pertsonala garatzeko orduan. Oso ohikoa izaten da bai Haur Hezkuntzan, baita Lehen Hezkuntzan ere gela txokoetan antolatzea.
Txokoen antolaketak helburu nagusi batzuk ditu, hala nola:
- Jolasaren bidez sormena bultzatzea.
- Askatasun eta autonomia pertsonala garatzea.
- Elkarbizitzako eta berdintasunezko giza- balioak bultzatzea.
- Jakin- mina eta esperimentaziorako ahalmena sustatzea.
ESPAZIOAREN ANTOLAKETA
Espazioaren antolaketa ez da bat batean egin daitekeen gauza bat, izan ere, talde zehatz batekin lortu nahi diren helburuen inguruko gogoeta bat eskatzen du. Irakasle honek ez zuen bere taldea ezagutzen, beraz, haurrekin batera gelako- espazioa antolatzea erabaki zuen.
Irakaslearen ideia gela txokoetan antolatzea izan zen, izan ere, bere ustez ikasgelako funtzionamendu onari lagunduko lioke eta ikasleek ikasketak testuinguru zehatz batean eraikitzeko aukera edukiko lukete. Gela 5 txokoetan antolatu zuten, lehenengo txokoa idazleen txokoa izan zen, bigarrena matematikoen txokoa, hirugarrena orkestraren txokoa, laugarrena informatikoen txokoa eta azkenik jolas sinbolikoaren txokoa. Azken txoko hau flexiblea edo aldakorra zen, izan ere, unitate didaktikoaren arabera aldatzen joaten zen.
Proposamen honetara iristeko, hainbat faktore hartu zituen kontuan irakasleak, hala nola, ratioa, haurren interesak, materialaren eskuragarritasuna eta gelako espazio fisikoa.
GELAKO FUNTZIONAMENDUA
Behin haurrek egokitzapen aldia pasata, gelari izena jartzea erabaki zuten. Oso garrantzitsua da haurrek erabakitzea gelaren izena, horrela haurrak taldearen parte sentituko dira.
Taldearen izena aukeratzeko, lehenik eta behin, haurrek hainbat ideia bota zituzten. Hurrengo egunean irakasleak ideia horien inguruko argazkiak ekarri zituen eta haur bakoitzak nahi zuen argazkian bere txarteltxoa ipini zuen. Berdinketa bat egon zen, beraz, berdinketa hori hausteko borobilean ipini ziren eta haur bakoitzak nahi zuen izena hautatzen zuen baina oraingo honetan arrazoiak emanez. Azkenik, adostasun batera iritsi ziren eta taldearen izena Piratak izan zen.
Gelako funtzionamendua eguneroko errutinetan oinarritzen zen. Astero hiru arratsaldetan txokoetan ibiltzen ziren 40 minutu inguru.
Txokoen funtzionamendua honako hau zen: haurrek txokoak hautatzen zituzten, horretarako, nahi zuten txokoan beraien txartela uzten zuten, beti ere txoko bakoitzeko haur kopurua errespetatuz. Txokoetan egiten zituzten jarduerak libreak nahiz gidatuak izaten ziren.
Ikasgela, lehen aipatu bezala, bost txoko ezberdinetan banatua zegoen. Jarraian dagoen azalpenean txoko horietan haurrek lortzen zituzten lorpenak, ezagutzak… azalduko dizkizuegu.
- IDAZLEEN TXOKOA
Txoko honen asmo edo helburua, konpetentzia linguistikoa garatzea zen, hitz ezberdinak osatuz, naturalki (espontaneoki) idazten eta irakurtzen saiatuz.
Bertan egin zuten lorpenik garrantzitsuena idazkera diferentzialetik idazkera silabiko- alfabetikoaren arteko eboluzioa izan zen, hau da, letra edo silaba ezberdinak idaztetik, hitz edo esaldi laburrak idaztearen arteko garapena.
- MATEMATIKOEN TXOKOA
Taldetxo honetan zeuden haurrak, objektuen ezaugarri eta forma ezberdinak ezagutzen zituzten, sekuentzia tenporalak barneratzen zituzten edota eragiketa txikiak ebazten ikasten zuten. Horretarako, puzzleak, burua husteak (rompecabezas) eta beste hainbat jolas ezberdin erabiltzen zituzten.
Gune honetan eginiko ikaste garrantzitsuena modu azkar eta autonomo batean eragiketa sinpleak ebaztea izan zen: kontatzen, denboraren kudeaketa ulertzen…
- ORKESTRAREN TXOKOA
Hirugarren txoko honetan bi asmo lantzea zen haien helburua; batetik, inteligentzia musikala eta bestetik, haien instrumentu pertsonalak sortzea soinua ateratzeko helburuarekin. Horretaz gain, txoko honetan beste herrialdeetako kideek haien herrietako instrumentu tipikoak ekartzen zituzten, beste gelakideek ere ezagutu zitzaten. Aldi berean, radio bat zegoen, eta haurrek haien erabilera zein zen ezagutzen zuten bertan azaltzen ziren irudiak eta haien funtzioak ikasiak baitzeuzkaten (hirukia: play; karratua: stop; eta makila: pausa).
Horrela, txoko honetan kooperazioa eta talde lana sustatzen zuten, haiek ezarritako helburua lortzeko asmoz. Kasu honetan, haiek zuten helburuetako bat, sortutako musika instrumentuekin kurtso amaieran kontzertu bat ematea zen gainontzeko haur eta gurasoei, gelako orkestra sortuz. Ondorioz, haien artean bata besteari lagundu behar zioten, instrumentua ahalik eta ondoen egin ahal izateko eta entseguak ere produktiboak izan zitezen.
- INFORMATIKOEN TXOKOA
Gune honetan hainbat egiteko zeuden: informazioa bilatu bertan zeuden liburu ezberdinetatik, testu txikiak osatu eta baita irudiak koloreztatu ere. Ariketa ezberdin horiei esker, hainbat lorpen lortu zituzten haurrak; esaterako: irakurketa eta idazketaren arteko harremana estutzea (beti ere bakoitzaren maila errespetatuz), motrizitate fina lantzea (begi-eskuen koordinazioa), eta txoko horretan zegoen ordenagailuaren erabilera hobetzea (programetara sartu eta irten).
- JOLAS SINBOLIKOAREN TXOKOA
Lehen aipatu dizuegun bezala, txoko honen izena unitate didaktikoaren araberakoa zen, izan ere, jarduera aldatu ahala txokoaren izena ere aldatu egiten baitzen. Irakasle honek urte honetan zehar hainbat egoera sortu zituen; hala nola, ile apaindegia, jatetxea, mozorro denda…
Gune honetan, haur bakoitzak bere jolas propioa sortzen zuen, bere pertsonaiak sortuz eta rol ezberdinak banatuz; eta aldi berean, autonomia pertsonala hobetzen ere asko laguntzen zien. Bertan eginiko lorpen garrantzitsuenak hitz egiteko erraztasuna bultzatzea eta objektu bakoitzari bere izenez deitzea izan ziren; esaterako fonendoskopioa, ileko lehorgailua…
Txoko horiek sortzeko garaian, ezarriko zen materiala lehendik erreparatzea ezinbestekoa izan zen, eta horretarako, hainbat irizpide eduki zituen kontuan: materialaren kontserbazioa, seguritatea, beharra, eskuragarritasuna eta espazioa hain zuzen.
Hiruhileko amaieran, irakasleak ebaluazioa bat egin eta feedback bat lortu ahal izateko, hainbat galdera egin zizkion bere buruari, hurrengorako zenbait aldaketa eta hobekuntza egin ahal izateko. Horretarako, haurrez gain, beste bi multzo desberdindu zituen; espazioa eta denbora hain zuzen.
Espazioari dagozkion galderak honakoak izan ziren:
- Espazio honek haurraren iniziatiban eta sormenean laguntzen du?
- Apainketa erakargarria da?
- Materiala haurren eskura dago?
- Klima lagungarria da haurra maitatua, segurtasunarekin eta baloratua sentitzeko?
- Txokoak ongi diferentziatuak daude?
Orokorrean, haientzat pentsatutako espazioa da?
Denboraren kasuan aldiz, honako hauek planteatu zituen:
- Ezarritako denbora haurraren garapen psikologiara egokitua dago?
- Lan pertsonala eta talde lanerako nahiko denbora dago?
- Ezarritako planifikazioak haurraren espresio librea onartzen du?
- Haurrak badaki denbora antolatzen?
Azken finean, galdera horien erantzunei erreparatuz, eta haurren ekarpenak kontuan hartuz, irakasleak txokoei buruzko ebaluazio bat egin dezake, eta hurrengorako kontuan eduki beharko lituzkeen xehetasunak ikus ditzake.
No hay comentarios:
Publicar un comentario