Kaixo guztio! Gaurko didaktikako klasean,ikastetxe batzuetan beren haur hezkuntzako sailean, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza martxan jartzen dutela ohartu gara. Ikasle edota pertsona askok, ez dute proiektuen bidezko ikaskuntza honi buruzko informazio edota ideiarik eta hahu horrela ez izateko, honako ikaskuntza hau azaltzen saiatuko naiz ondorengo lerroetan.
Hasteko, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza honek, haurren interes eta iritziak ditu oinarri gisa; hemendik abiatuz, jarduera desberdinak gauzatzen dira eta hobeto ulertzeko, irakasleak bi adibideren bitartez eman dizkigu proiektuari buruzko xehetasunak. Lehenik, ikastetxe batean gauzatutako egutegi baten inguruan aritu da irakaslea. Egutegi hau egitea behar batetik atera zen, eskolako haur denek ez bait zuten egutegirik; beraz, beraiek, norberak bana sortzea erabaki zuten. Horretarako, egutegia egiten hasi aurretik, haurrak borobilean jarri zituen irakasleak eta egutegiari buruzko ezagutzak elkarbanatu zituzten. Hau egin ostean, egutegia nolakoa izango zen finkatu zuten, errealitatearekin bat zetorrena alegia ( 12 hilabetekoa, jai egunak gorriz margotuak zituena...); beraz, jarduera antolatu eta lanari ekin zioten. Azkenik, bakoitzak bere etxera eraman zuen egutegia bere familiarekin elkarbanatzeko.
Bigarrenik, haurrek futbolarekin izugarrizko matraka eman ostean, irakasleari egokia iruditu zitzaion futbola haurren interesekoa izanik, gai honen inguruan jarduera bat gauzatzea. Horretarako, egutegiarekin egin zuten gisan, haurren ezagutzatik abiatu zen jarduera, zenbat futbol talde zeuden, nongoak ziren, zer koloretakoak ziren... hauek eta beste hainbat galderari erantzunez ekin zioten. Gai honen inguruko euskal hiztegi bat sortzea gain, matematika ikertzeko aukera ere izan zuten eskolako txikienek. Alde batetik, futbol zelai baten zenbat neurtzen zuen aztertzen zebiltzan bitartean, matematika lantzen ari ziren zeharkako metodoaz; hau da, haurrak ez ziren jabetzen eragiketa ezberdinak barneratzen zenbiltzala. Gainera, proiektua hasterakoan, haur bakoitzak etxean zuena ekarri zuen gelara, kamisetak kromoak, marrazkiak...honek gurasoekiko elkarlana eskatzen du non oso faktore garrantzitsua den hezkuntza munduan.
Honez gain, irakasleen arteko elkarlana eta planifikazioa garrantzitsua bada ohiko kasuetan, proiektuen bidezko ikaskuntzan oraindik ere garrantzitsuagoa da haurren interesez gain, beraien zalantzak argitzeko betebeharra bait dute. Gainera, jarduera bakoitaren hasieran paper bat helarazten zaie gurasoei beraien seme-alabei zer irakastea gustatuko litzaieken galdetuz. Honako proiektu hau integrala da, haur guztien ezaugarri guztiak hartzen bait ditu kontutan. Bigarrenik, proiektu honek ardurak zailtasunaren arabera sailkatzeko erraztasuna ematen du. Gainera, proiektu bakoitzaren barnean arte plastikoa lantzen da non oso lagungarria zaien haurrei.
Amaitzeko, proiektu honen inguruko ezaugarri guztiak ikusirik, proiektu eraginkorra eta haurren ikaskuntza prozesurako erabilgarria dela esan dezakegu. Gainera, beraien interesak kontuan hartuz ikasleen motibazioak gora egiten du eta askoz ere gogo gehiagorekin aritzen dira lanean.
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren inguruko informazio baliagarria eskuratu duzuelakoan, beste bat arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario