lunes, 21 de marzo de 2016

TXOKOEN METODOLOGIA

Kaixo guztioi!


Gaurkoan txokoetan antolatutako metodologiari buruz hitz egingo dizuet, proiektuen metodologiarekin egin nuen bezala. Irakasleak honi buruzko informazioa eman zigun bere ikastetxeko adibidea esplikatuz; horrekin batera, galderadun fitxa banatu zigun guk hauek erantzun genitzan. Lehenengo eta bigarren galderak azalpena eman aurretik bete behar izan genituen, geure ezagutza maila ezagutzeko alegia.


Nire erantzunak behaketan ikusitakoan oinarritzen ziren, hau da, gure kasuan, 2 eta 3 urteko haurrak txoko berezietan ibiltzen ziren, beste nolabait esateko, gela bakoitza txoko ezberdin bat zen eta batetik bestera ibiltzen ziren irakasleak hitzartutako ordutegia jarraituz. Ordubete plastikako txokoan (gelan), hurrengoan, txoko (gela) sinbolikoan… eta horrela egunero. 4 urtekoek aldiz, betidanik ikusi dugun txokoen antolaketa zeukaten; beraien gela propioaren barruan txoko ezberdinak zitztelarik; hala nola: idazketa txokoa, matematikaren txokoa, sukalde txokoa…


Ikasteko falta zitzaidana erantzuteko orduan, argi neuzkan faktore batzuk idatzi nituen; esaterako: denboraren antolakuntza, metodologia nolakoa den ongi jakitea eta irakaslearen parte hartzea nolakoa izan behar den jakitea, gertukoa eta parte hartzailea edo haurrei libreki jolasean utzi behar diena.


Ondoren, irakasleak metodologia azaldu zuen eta azkenik papereko azken galdera erantzuteari ekin genion. Atera nituen ikaskuntza nagusiak zeintzuk ziren galdetzen zuen, nik ondorengoa ikasi nuen: modu ezberdinak daudela txokoak moldatzeko eta ikastetxe bakoitzak bere metodologia duela hori burutzek; adibidez, ikastetxe batzuetan, txoko bakoitzak denbora ezberdinak ditu eta hori ume bakoitzaren araberakoa da; hau da, ume bat denbora asko gauza berdina egiten ari bada, irakasleak txokoz aldatzera animatzen du, baina beste ikastetxe batzuetan aldiz, txokoetan egoteko denbora ez dago finkatuta.


Espero dut metodologia honi buruz zerbait gehigo jakitea hau irakurri ostean, mila esker beste behin nire blogean bisita egitearren!




No hay comentarios:

Publicar un comentario