martes, 26 de abril de 2016

METODOLOGIA EZBERDINAK



INTERESGUNEAK

  • Irakaslearen rola: Irakasleak haurren beharrak eta interesak zeintzuk diren eta mugitzen diren egoera soziala kontuan hartu behar ditu interesguneak sortzerako orduan. Beraz, aukeratutako gaiek behar eta interes ezberdinei erantzun behar die.

 Horrez gain, irakaslearen rolak aktiboa izan behar du eta imaginazioa zein sormena bultzatu behar ditu. Gainera, etengabeko formazioan murgilduta egon behar du eta adierazteko gaitasuna, ordena eta diziplinaren zentzua izan behar du.
  • Ikaslearen rola: Aktiboa eta parte hartzailea izango da, izan ere, lantzen diren gaiak haurren interesekoak izango dira eta horrek bultzatuko du ikasleek rol hori izatea.
  • Gurasoen rola: Oso garrantzitsua da gurasoen parte hartzea, batez ere, ikasleen interesak etxean ere lantzeko.  

GLOBALIZAZIO FASEAK
       1.      Behaketa: haurraren esperientzi sozial, familiarra eta eskolarekin erlazioa izan behar dute.
    • Zuzena:
      •  Landu behar diren objetuak behatu (landareak, animaliak…)
      • Konparatu, erlazionatu, aurretik dakienarekin loturak egin, galderak planteatzeko aukera eman.
    • Zeharka:
      • Zuzenekoaren ondoren egiten da.
      • Ikasi beharrekoa iristea zaila denean (denbora, esfortzua, ekonomia..)
      • Maketak, argazkiak, planoak, pelikulak…



     2.      Asoziazioa: fase honetan aztertu duen errealitateri buruzko analisia, erlazioa eta sistematizazioa egiten da.

    • Espaziala: fase honetan ikasleari laguntzen zaio
      • Egoera eta norabidea: lantzen diren objektuak lokalizatzea eta izendatzea (goran-beran, gertu-hurrun, aurrean-atzean, eskubi-ezker…).
      • Forma eta tamaina: deskribapena (handia-txikia, borobila-karratua, luzea-motza, mehea-lodia…).
      • Zer lortzen da honen bidez?
        • Erreferentzia espazialak progresiboki eratzea.
        • Espazioarekin lotutako elementu konplexuak erabiltzea (planoak, mapak…)
      • Galderak (animaliak)
      • Non daude? Nolakoak dira? Nora doaz?

    • Denborazkoa:
      • Helburua: egoera ezberdinak denboran kokatzea.
      • Garatu daitezkeen alderdiak:
        • Segidak: lehen- gero, gaur- bihar..
        • Iraupena: denbora asko- gutxi…
        • Aldiberekotasuna: aldi berean emandako gertaerak.
      • Konparaketetan eta deskripziotan garapena ahalbidetzen du.
      • Galderak (Animaliak)
        • Zenbat bizi dira? Motelak ala azkarrak dira?

    • Kausazkoa:
      • Helburua: galdera gero eta zailagoekin hausnarketa bultzatzea. Haurren interesa pizteko honelako galderak egin ditzazkegu, zer egiten dute animali hauek? Zergatik?, Nola erlazionatzen dira pertsonekin?
      • Galderak (animaliak)
        • Zer egiten dute zenbait animalik? Zergatik? Nola erlazionatzen dira pertsonekin?

    • Erabilpen eta lanerako asoziazioak:
      • Helburuak:
        • Gaiarekin lotutako elementuen erabilpena ezagutzea.
        • Gaiarekin lotutako lanpostu eta lanekin familiarizatzea.
        • Pertsona eta bitartekoaren arteko erlazioaren oinarrizko aspektuak ezagutzea.
      • Galderak (animaliak)
        • Nork zaintzen ditu? eta Nola?

    • Asoziazio etiko, moral eta sozialak:
      • Helburuak:
        • Ikasleak jarrera pertsonal edo sozialaren balorazioan sakondu.
        • Portaera zibiko- sozialak garatu.
        • Arauen beharraz jabetu.
      • Galderak (animaliak)
        • Nola tratatzen ditugu animaliak? Nola tratatu beharko genituzke?

       3.      Adierazpena:
·         Hizkuntza, matematika, gorputz, plastika eta musika adierazpena.
·         Ikaslearen pentsamenduaren adierazpena barne hartzen duen guztia.
·         Zertan lagundu behar du irakasleak?
·   Komunikazio eta adierazpen modu ezberdinak lortzeko estrategia pertsonalak biltzen.

  • Espazioa eta denboraren antolakuntza:
    • Hamabost urte bitarteko eskolak eremu natural batetan kokatuta egon behar du, haurrek ingurunearekin harremana izan dezaten. Eskolak ikasle kopuru mugatua  izan mugatua izan behar du eta komenigarria da sexu eta adin desberdinetako haurrak egotea.

    • Ikasgelek laborategi edota tailer txikiko egitura izan behar dute, ez auditorio modukoa.

    • Zailtasunak dituzten haurrak beste ikasgela berezi batean taldekatu behar dira, non irakasle aditu batek aurreratzen lagunduko dien.

    • Hizkuntzaren teknikak eta kalkulua goizez landuko dira eta hauek jolasen bidez landuko dira. Goizeko beste orduetan haurrek beste hainbat ariketa burutuko dituzte: obserbazioa, konparazioa, asoziazioa, marrazketa eta eskulanak, kantua, jolasak…  Irakasleak haurren interesen arabera jokatuko du.

    • Arratsaldeetan eskulanak eta atzerriko hizkuntzak landuko dira, eta hainbat goizetan bisitak eta txangoak egingo dira.

Interesguneen helburua haurrari bere kabuz egiten ari dena uztea da eta bere burua neurtu dezan irakastea.


TAILERREN METODOLOGIA

     1.      TESTUA: 4- 6 urte bitarteko haurrak

  • Irakaslearen rola: Irakaslearen rola behatzailearena da, naiz eta, kasu batzuetan haurrak laguntza behar badu lagundu. Irakasleak gelan arazo bat planteatuko du klaseari hasiera emateko.  
  • Ikaslearen rola: Indibidualki lan egiten dute nahiz eta batzuetan taldean aritu.
  • Espazioaren antolakuntza: Orokorrean gela osoa erabiltzen dute, baina badute lan egiteko espazio bat. 
  • Ebaluazioa: Haurrak erabilitako orriak jasotzen dira, argazkiak egiten dituzte, bideoak grabatzen dituzte, elkarrizketak grabatzen dituzte, ume bakoitzaren erregistro-orriak jasotzen dituzte eta  irakasleak behatu egiten du hainbat aspektu erregistratzen dituelarik. 
  • Helburuak: arazo matematikoei soluzio bat bilatzea, nahi duten materiala erabiliz. Horrez gain, arrazonamendua, komunikazioa, argudiaketa eta azalpena nola eman garatzen dituzte.
     2.      TESTUA: 4-5 urteko haurrak
  • Irakaslearen rola: ez du klasea zuzentzen, eta irakasleak laguntzaile bat dauka.
  • Ikaslearen rola: hasieran lan indibiduala, gero bateratze lana eta azkenik bakoitzak egin duten lana azaltzen die ikaskide guztiei.
  • Denboraren antolakuntza: 45 minutu malguak
  • Espazioaren antolakuntza: Gela guztian zehar
  • Ebaluazioa: irakasleak haurrak behatzen ditu eta ikusitakoa erregistratzen du. Haurrei ebaluaketa zuzen bat egiteko orri batean bakoitzaren izena, erabilitako materiala, estrategiaren azalpena eta egindako komentarioen zutabeak bereizten dira. Tailerraren ebaluaketarako aldiz, ipuina eta arazoa ea egokiak ziren ebaluatu behar dira.
  • Helburuak: arazo matematikoen aurrean soluzio bat bilatzea.

PROIEKTUAK


  •  Irakaslearen rola: Proiektua aurrera eramateko, irakaslea etengabeko kontaktuan egongo da gurasoekin, hauen laguntza beharrezkoa izango baita proiektua ondo burutzeko. Haurrek aldez aurretik dituzten ideien inguruko ikerketa egingo dute, eta gainera, ikasle bakoitzak izango dituen karpetak prestatuko dituzte. Aipagarria da ere, edozein momentutan, haurrak proiektua burutzean, aurki dezakeen edozein arazori aurre egiten laguntzeko egon beharko dela. Bestetik, proiektua aurrera eramaten diren heinean, agertzen diren hitz “teknikoak” lantzeko ere aprobetxatuko dute.


  • Ikaslearen rola: Indibidualki lan egitea. Baina ondoren, beste gelakideekin egindako lana partekatzea garrantzitsua izango da ere.
  • Gurasoen rola: Gurasoen rola aktiboa izango da haurrari laguntza eskaintzeko orduan. 
  • Espazioaren antolakuntza: Ikasle bakoitzak bere karpetatxoa izango duenez, bertan joango dira beraien liburuxka osatzeko behar izango duten informazioa sartzen. Baina bestetik, ikasleak ikasgelara ekarriko duen informazio gehigarria jartzeko txoko bat osatzen joango dira guztien artean, eta bertan etxetik ekarritako edozein liburu, entziklopedia edo informazio jartzen joango dira.
  • Ebaluazioa: Lehen ebaluazio gisa, albuma bera osatzea hartuko dute. Ondoren, ondokoak aztertuko dituzte (eskola eta familia)modu honetan: haur guztiek galdera guztien erantzunak ekarri ore dituzten eta kontakizunak garaiz ekarri dituzten, inor prozesutik kanpo gera ez dadin.

Amaitzeko, tutoreak honako hiru puntu nagusi hauek aztertu beharko ditu:
o   lehenik eta behin, prozesuan zehar sortu diren eskaera, informazio eta sentimenduei erantzun egokia emateko gaitasuna izan duen;
o   ondoren, zailtasun-maila anitzak behar bezala mailakatu dituen, prozesua trabatuta geratu den edota arin eta arazorik gabe garatu oten den;
o    azkenik, haur bakoitzak maila kontzeptualen edota lanerako lanabes diren irakurketa eta idazketaren menderakuntza-mailan lorturiko ikaskuntza zehatzak ziurtatuko ditu.


Hiru puntu hauez gain, honako ebaluazio irizpidea azpimarratzen du: ea proiektua bukatu ondoren, haurren beraien buruaz gehiago dakiten eta familietako esperientzia desberdinei eta jaiotzea eta izateak osatzen duten misterio horri buruzko elkarrizketa naturaltasunez eta lasaitasunez bideratzeko gai izan diren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario