lunes, 21 de marzo de 2016

TXOKOEN ETA PROIEKTUEN BIDEZKO METODOLOGIAK

Kaixo guztioi!


Gaurko honetan jada landutako metodologien arteko berdintasun eta ezberdintasunei buruz aritzea proposatu zaigu; hau da, proiektuetan oinarritutako metodologiaren eta txokoetan oinarritutako metodologiaren arteko antzekotasun eta ezberdintasunez.


Hori burutzeko, irakasleak klasean paper bat banatu zigun non ezaugarri batzuk azaltzen ziren; espazioa, denbora, materiala eta abar. Ezaugarri horiek kontuan hartuta bi metodologia hauen arteko antzekotasun eta ezberdintasunak topatzen saiatu behar ginen.


Alde batetik, esan beharra daukat, ezaugarri batzuk kointziditu egiten dutela, hau da, ezaugarriak berdinak direla, bestalde, badaude ezberdintasunak ere, beraz, hauek idazteari ekingo diot jarraian.


MAISU/MAISTRAREN EGINKIZUNAK: Eginkizun hauek, bi metodologiatan berdinak dira. Nire ustez, maisu edo maistra ona izateko eginkizunak ondorengoak izan behar dira: gidatzailea izan behar da, haurrari laguntza eskaini behar dio, beti ere bere askatasuna utziz; behatzailea izan behar da eta haurren beharretara guztiz egokitu behar da.


IKASLEEN PAPERA: Aurreko ezaugarriarekin gertatzen den bezala, ezaugarri honetan ere bi metodologiak bat datoz. Ikaslea, aktiboa eta librea izan behar da, nahiz eta beti ere arauen barruan jokatu behar izan.



ESPAZIOA: Espazioari dagokionez, alde batetik, proiektuetan oinarritutako metodologian, espazioa bakarra izaten da, hau da, gela bakarrean aritzen dira haurrak ekintza desberdinak burutzen. Bestalde, txokoetan oinarritutako metodologian, aukera gehiago egon daitezke, zenbait ikastetxetan espazioa aldatzen joaten baita haurrei estimulu berriak sortaraziz.


DENBORA: Txokoetan oinarritutako metodologiari dagokionean, aukera ezberdinak egon daitezke, beti ere, ikastetxearen funtzionamendua kontuan hartuta, batzuetan denbora librea izan daiteke, hau da, bakoitzak erabakitzen du nola banatu denbora jarduera ezberdinetan zehar, eta beste zenbaitetan ordea, ezarritakoa. Proiektuetan oinarritutako metodologiari buruz ari garenean, ordea, denbora zehaztutakoa edo aldez aurretik ezarritakoa izaten da.


MATERIALA: Proiektuetako metodologian, txokoetakoan bezalaxe, material zehatz edo konkretua erabili ohi dute.


IKASLEEN TALDEKATZEAK: Txokoetan oinarritutako metodologian taldekatzeak batzuetan libreak izan daitezke, hau da, ikasleak beraien artean taldekatzea nahi badute egin dezakete baina bakarrik ibili nahi badute ere egin dezakete eta beste batzuetan, zehatzak izan ohi dira, irakasleak eginikoak. Proiektuetan oinarritutako metodologian ordea, ez da taldekatzerik egoten orokorrean, talde bakarra egon ohi da, gela guztia.


JARDUERAK: Jarduerak proiektuen metodologian, zehatzak edo konkretuak izaten dira, hau da, aldez aurretik zehaztutakoak, eta txokoetakoan, aldiz, umearen imaginazioaren araberakoak, zehaztu gabeak.


Espero dut bi metodologia hauek garbiago geratu izana aurretik egindako sarrerak eta sarrera hau irakurri ondoren.


Beste bat arte!




TXOKOEN METODOLOGIA

Kaixo guztioi!


Gaurkoan txokoetan antolatutako metodologiari buruz hitz egingo dizuet, proiektuen metodologiarekin egin nuen bezala. Irakasleak honi buruzko informazioa eman zigun bere ikastetxeko adibidea esplikatuz; horrekin batera, galderadun fitxa banatu zigun guk hauek erantzun genitzan. Lehenengo eta bigarren galderak azalpena eman aurretik bete behar izan genituen, geure ezagutza maila ezagutzeko alegia.


Nire erantzunak behaketan ikusitakoan oinarritzen ziren, hau da, gure kasuan, 2 eta 3 urteko haurrak txoko berezietan ibiltzen ziren, beste nolabait esateko, gela bakoitza txoko ezberdin bat zen eta batetik bestera ibiltzen ziren irakasleak hitzartutako ordutegia jarraituz. Ordubete plastikako txokoan (gelan), hurrengoan, txoko (gela) sinbolikoan… eta horrela egunero. 4 urtekoek aldiz, betidanik ikusi dugun txokoen antolaketa zeukaten; beraien gela propioaren barruan txoko ezberdinak zitztelarik; hala nola: idazketa txokoa, matematikaren txokoa, sukalde txokoa…


Ikasteko falta zitzaidana erantzuteko orduan, argi neuzkan faktore batzuk idatzi nituen; esaterako: denboraren antolakuntza, metodologia nolakoa den ongi jakitea eta irakaslearen parte hartzea nolakoa izan behar den jakitea, gertukoa eta parte hartzailea edo haurrei libreki jolasean utzi behar diena.


Ondoren, irakasleak metodologia azaldu zuen eta azkenik papereko azken galdera erantzuteari ekin genion. Atera nituen ikaskuntza nagusiak zeintzuk ziren galdetzen zuen, nik ondorengoa ikasi nuen: modu ezberdinak daudela txokoak moldatzeko eta ikastetxe bakoitzak bere metodologia duela hori burutzek; adibidez, ikastetxe batzuetan, txoko bakoitzak denbora ezberdinak ditu eta hori ume bakoitzaren araberakoa da; hau da, ume bat denbora asko gauza berdina egiten ari bada, irakasleak txokoz aldatzera animatzen du, baina beste ikastetxe batzuetan aldiz, txokoetan egoteko denbora ez dago finkatuta.


Espero dut metodologia honi buruz zerbait gehigo jakitea hau irakurri ostean, mila esker beste behin nire blogean bisita egitearren!




viernes, 11 de marzo de 2016

IRAKURGAIEN AZALPENA

Kaixo guztioi! Gu Tigreak taldea gara eta gaurkoan, didaktikako klasean egindako aurkezpenaren inguruan hitz egingo dizuegu. Hasteko, esan beharra dago, bi irakurgaiei buruz arituko garela, lehenengoa “El trabajo por proyectos: una metodolgia global” da, bestea, berriz, “Rincones para un aprendizaje significativo”.


El trabajo por proyectos: una metodologia global testuan izenburuak dioen bezala proiektuetan ikasteari buruz hitz egiten du. Zehazki dio, proiektutan edukiak lantzeak ikasleei onura ekartzen diela, eskola tradizionalarekin apurtzen baitu, hauek mundu errealera gehiago prestatzen dituen bitartean. Hori gauzatzeko gai serioak lantzeari ekiten diote, adibidez, heriotzaren inguruan lantzen dituzte gauzak, etorkizun batean haur horiek prest egon daitezen nolabait gai horrekin lotutako egoerei aurre egiteko.


Proiektuetan murgilduta darabilen aditu batek dioenez, metodologia hau gauzatzeko hiru ezaugarri ezinbestekoak dira:
  • Ikasleen eta irakasleen arteko komunikazioa informazioa ongi egituratzeko
  • Esperientziak transmititzea eta programaketari uko egitea
  • Imaginazioaren bultzatzaile izatea


Bestalde, metodologia honekin eskola tradizionalean murgilduta dauden hainbat pentsamendu ezabatu nahi dituzte, adibidez, eskola tradizionalean INTELIGENTZIA hitza nota onak ateratzen dituen pertsonekin lotuta egongo litzateke eta horrekin apurtu nahi dute. Proiektuen metodologia honetan, inteligentzia hitza ezagutza gehien dituen pertsonekin lotuko da, baina ez edonolako ezagutza, baizik eta bizitzaren inguruko ezagutza.
Irakasleak paper garrantzitsu bat hartuko du, eskola tradizionalean ez bezala, ez baitu esango zer den egin behar dena, baizik eta haurrak gidatzen saiatuko da, ez du esango zer dagoen ondo eta zer gaizki, haurrak gidatzen saiatuko da, hauek, beren ikuspuntuak gara ditzaten.


Ondoren, testuan metodologia honen helburuak azaltzen dira, zehazki bederatzi helburu. Lehenengoa, norberaren gaitasunetara egokitutako ikasketa indibiduala izango litzateke, bigarrengoa, jakituria garatzeko gai ezberdinak ikertzea, hirugarrengoa, teoriako jakintzak praktikotasuneko esperientziekin erlazionatzen jakitea. Hurrengoa, hau da, laugarrena, ikasitakoa errealitatean plasmatzen ikastea izango litzake, bosgarrena, norberaren izaera garatzea errealitatea aztertuz, seigarrena eta zazpigarrena (bat egiten baitute) lehen esan bezala, ikasle eta irakasleen artean komunikazioa izatea, zortzigarrena, ebaluatzea, baina kasu honetan hori bi alderdiei egitea tokatuko zaie, hau da, irakasleei eta baita ikasleei ere, eta azkenik, bederatzigarrena, talde lana sustatzea.


Honekin jarraituz, honako prozesu hau zeharkakoa dela esan dezakegu, alde batetik, eskolaren 75. urteurrena denez, hau ospatzeko aprobetxatu da; bestalde, ikasleen zalantzak argitzeko ere erabili da proiektu hau. Ikasle gazteenek, 3-4 urte bitartekoek, galdera sinpleagoak egiten zituzten, zaharragoek, 4-5 urtekoek alegia, konplexuagoak dira.


Honako proiektu honen oinarria ikasleen interesetan dago, beraien galderak apuntatu eta hortik abiatzen da irakaslea jarduera gauzatzeko. Orain dela  urte batzuetako liburuak begiratuz, ikastetxeari buruzko beharrezko informazioa bilatu zuten ikasleek: nolakoak ziren orain dela 75 bat urteko haurrak, zer sentitzen zuten, nola jolasten zuten, nolako portaerak zituzten… Esandako liburuez gain, internet ere oso baliagarria egin zitzaien haurrei.


Jarduera hau gauzatzeko, irakasle eta ikasleek paper ezberdinak jokatu zituzten. Irakaslea, dinamizatzailea, jakituna, sustatzailea edo motibatzailea izateaz gain, haurrei askatasuna eman eta behaketa lana egingo zuena ere izango zen. Bestalde, ikasleak parte hartze aktiboa izan beharko zuen eta hartzailea izango litzateke. Ezin dezakegu ahaztu, ikasleek beren artean ere informazioa elkarbanatzen dutela, beraz, ikaslea hartzailea eta igorlea dela esan dezakegu. Gainera, gela desberdinetan egin zen proiektu hau non irakasleen arteko koordinazioa oso garrantzitsua den proiektua aurrera ateratzeko. Azkenik, proiektua ezerezean gera ez zedin, mural bat marraztea erabaki zuten; bertan proiektua islatuko zena alegia.

Rincones para un aprendizaje significativo irakurgaian irakasle baten esperientzia kontatzen da Haur Hezkuntzako gelako espazioa antolatzearen inguruan.


Lehenik eta behin esan beharra dago, gelako espazioaren antolaketak paper garrantzitsua duela haurren autonomia eta ekimen pertsonala garatzeko orduan. Oso ohikoa izaten da bai Haur Hezkuntzan, baita Lehen Hezkuntzan ere gela txokoetan antolatzea.


Txokoen antolaketak helburu nagusi batzuk ditu, hala nola:
  • Jolasaren bidez sormena bultzatzea.
  • Askatasun eta autonomia pertsonala garatzea.
  • Elkarbizitzako eta berdintasunezko giza- balioak bultzatzea.
  • Jakin- mina eta esperimentaziorako ahalmena sustatzea.


ESPAZIOAREN ANTOLAKETA


Espazioaren antolaketa ez da bat batean egin daitekeen gauza bat, izan ere, talde zehatz batekin lortu nahi diren helburuen inguruko gogoeta bat eskatzen du. Irakasle honek ez zuen bere taldea ezagutzen, beraz, haurrekin batera gelako- espazioa antolatzea erabaki zuen.


Irakaslearen ideia gela txokoetan antolatzea izan zen, izan ere, bere ustez ikasgelako funtzionamendu onari lagunduko lioke eta ikasleek ikasketak testuinguru zehatz batean eraikitzeko aukera edukiko lukete. Gela 5 txokoetan antolatu zuten, lehenengo txokoa idazleen txokoa izan zen, bigarrena matematikoen txokoa, hirugarrena orkestraren txokoa, laugarrena informatikoen txokoa eta azkenik jolas sinbolikoaren txokoa. Azken txoko hau flexiblea edo aldakorra zen, izan ere, unitate didaktikoaren arabera aldatzen joaten zen.


Proposamen honetara iristeko, hainbat faktore hartu zituen kontuan irakasleak, hala nola, ratioa, haurren interesak, materialaren eskuragarritasuna eta gelako espazio fisikoa.


GELAKO FUNTZIONAMENDUA


Behin haurrek egokitzapen aldia pasata, gelari izena jartzea erabaki zuten. Oso garrantzitsua da haurrek erabakitzea gelaren izena,  horrela haurrak taldearen parte sentituko dira.
Taldearen izena aukeratzeko, lehenik eta behin, haurrek hainbat ideia bota zituzten. Hurrengo egunean irakasleak ideia horien inguruko argazkiak ekarri zituen eta haur bakoitzak nahi zuen argazkian bere txarteltxoa ipini zuen. Berdinketa bat egon zen, beraz, berdinketa hori hausteko borobilean ipini ziren eta haur bakoitzak nahi zuen izena hautatzen zuen baina oraingo honetan arrazoiak emanez. Azkenik, adostasun batera iritsi ziren eta taldearen izena Piratak izan zen.
Gelako funtzionamendua eguneroko errutinetan oinarritzen zen. Astero hiru arratsaldetan txokoetan ibiltzen ziren 40 minutu inguru.


Txokoen funtzionamendua honako hau zen: haurrek txokoak hautatzen zituzten, horretarako, nahi zuten txokoan beraien txartela uzten zuten, beti ere txoko bakoitzeko haur kopurua errespetatuz. Txokoetan egiten zituzten jarduerak libreak nahiz gidatuak izaten ziren.


Ikasgela, lehen aipatu bezala, bost txoko ezberdinetan banatua zegoen. Jarraian dagoen azalpenean txoko horietan haurrek lortzen zituzten lorpenak, ezagutzak… azalduko dizkizuegu.


  1. IDAZLEEN TXOKOA
Txoko honen asmo edo helburua, konpetentzia linguistikoa garatzea zen, hitz ezberdinak osatuz, naturalki (espontaneoki) idazten eta irakurtzen saiatuz.
Bertan egin zuten lorpenik garrantzitsuena idazkera diferentzialetik idazkera silabiko- alfabetikoaren arteko eboluzioa izan zen, hau da, letra edo silaba ezberdinak idaztetik, hitz edo esaldi laburrak idaztearen arteko garapena.


  1. MATEMATIKOEN TXOKOA
Taldetxo honetan zeuden haurrak, objektuen ezaugarri eta forma ezberdinak ezagutzen zituzten, sekuentzia tenporalak barneratzen zituzten edota eragiketa txikiak ebazten ikasten zuten. Horretarako, puzzleak, burua husteak (rompecabezas) eta beste hainbat jolas ezberdin erabiltzen zituzten.
Gune honetan eginiko ikaste garrantzitsuena modu azkar eta autonomo batean eragiketa sinpleak ebaztea izan zen: kontatzen, denboraren kudeaketa ulertzen…


  1. ORKESTRAREN TXOKOA
Hirugarren txoko honetan bi asmo lantzea zen haien helburua; batetik, inteligentzia musikala eta bestetik, haien instrumentu pertsonalak sortzea soinua ateratzeko helburuarekin. Horretaz gain, txoko honetan beste herrialdeetako kideek haien herrietako instrumentu tipikoak ekartzen zituzten, beste gelakideek ere ezagutu zitzaten. Aldi berean, radio bat zegoen, eta haurrek haien erabilera zein zen ezagutzen zuten bertan azaltzen ziren irudiak eta haien funtzioak ikasiak baitzeuzkaten (hirukia: play; karratua: stop; eta makila: pausa).
Horrela, txoko honetan kooperazioa eta talde lana sustatzen zuten, haiek ezarritako helburua lortzeko asmoz. Kasu honetan, haiek zuten helburuetako bat, sortutako musika instrumentuekin kurtso amaieran kontzertu bat ematea zen gainontzeko haur eta gurasoei, gelako orkestra sortuz. Ondorioz, haien artean bata besteari lagundu behar zioten, instrumentua ahalik eta ondoen egin ahal izateko eta entseguak ere produktiboak izan zitezen.


  1. INFORMATIKOEN TXOKOA
Gune honetan hainbat egiteko zeuden: informazioa bilatu bertan zeuden liburu ezberdinetatik, testu txikiak osatu eta baita irudiak koloreztatu ere. Ariketa ezberdin horiei esker, hainbat lorpen lortu zituzten haurrak; esaterako: irakurketa eta idazketaren arteko harremana estutzea (beti ere bakoitzaren maila errespetatuz), motrizitate fina lantzea (begi-eskuen koordinazioa), eta txoko horretan zegoen ordenagailuaren erabilera hobetzea (programetara sartu eta irten).


  1. JOLAS SINBOLIKOAREN TXOKOA
Lehen aipatu dizuegun bezala, txoko honen izena unitate didaktikoaren araberakoa zen, izan ere, jarduera aldatu ahala txokoaren izena ere aldatu egiten baitzen. Irakasle honek urte honetan zehar hainbat egoera sortu zituen; hala nola, ile apaindegia, jatetxea, mozorro denda…
Gune honetan, haur bakoitzak bere jolas propioa sortzen zuen, bere pertsonaiak sortuz eta rol ezberdinak banatuz; eta aldi berean, autonomia pertsonala hobetzen ere asko laguntzen zien. Bertan eginiko lorpen garrantzitsuenak hitz egiteko erraztasuna bultzatzea eta objektu bakoitzari bere izenez deitzea izan ziren; esaterako fonendoskopioa, ileko lehorgailua…


Txoko horiek sortzeko garaian, ezarriko zen materiala lehendik erreparatzea ezinbestekoa izan zen, eta horretarako, hainbat irizpide eduki zituen kontuan: materialaren kontserbazioa, seguritatea, beharra, eskuragarritasuna eta espazioa hain zuzen.


Hiruhileko amaieran, irakasleak ebaluazioa bat egin eta feedback bat lortu ahal izateko, hainbat galdera egin zizkion bere buruari, hurrengorako zenbait aldaketa eta hobekuntza egin ahal izateko. Horretarako, haurrez gain, beste bi multzo desberdindu zituen; espazioa eta denbora hain zuzen.


Espazioari dagozkion galderak honakoak izan ziren:
  • Espazio honek haurraren iniziatiban eta sormenean laguntzen du?
  • Apainketa erakargarria da?
  • Materiala haurren eskura dago?
  • Klima lagungarria da haurra maitatua, segurtasunarekin eta baloratua sentitzeko?
  • Txokoak ongi diferentziatuak daude?
Orokorrean, haientzat pentsatutako espazioa da?


Denboraren kasuan aldiz, honako hauek planteatu zituen:
  • Ezarritako denbora haurraren garapen psikologiara egokitua dago?
  • Lan pertsonala eta talde lanerako nahiko denbora dago?
  • Ezarritako planifikazioak haurraren espresio librea onartzen du?
  • Haurrak badaki denbora antolatzen?


Azken finean, galdera horien erantzunei erreparatuz, eta haurren ekarpenak kontuan hartuz, irakasleak txokoei buruzko ebaluazio bat egin dezake, eta hurrengorako kontuan eduki beharko lituzkeen xehetasunak ikus ditzake.




lunes, 7 de marzo de 2016

PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA HAUR HEZKUNTZAN

Kaixo guztio! Gaurko didaktikako klasean,ikastetxe batzuetan beren haur hezkuntzako sailean, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza martxan jartzen dutela ohartu gara. Ikasle edota pertsona askok, ez dute proiektuen bidezko ikaskuntza honi buruzko informazio edota ideiarik eta hahu horrela ez izateko, honako ikaskuntza hau azaltzen saiatuko naiz ondorengo lerroetan.


Hasteko, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza honek, haurren interes eta iritziak ditu oinarri gisa; hemendik abiatuz, jarduera desberdinak gauzatzen dira eta hobeto ulertzeko, irakasleak bi adibideren bitartez eman dizkigu proiektuari buruzko xehetasunak. Lehenik, ikastetxe batean gauzatutako egutegi baten inguruan aritu da irakaslea. Egutegi hau egitea behar batetik atera zen, eskolako haur denek ez bait zuten egutegirik; beraz, beraiek, norberak bana sortzea erabaki zuten. Horretarako, egutegia egiten hasi aurretik, haurrak borobilean jarri zituen irakasleak eta egutegiari buruzko ezagutzak elkarbanatu zituzten. Hau egin ostean, egutegia nolakoa izango zen finkatu zuten, errealitatearekin bat zetorrena alegia ( 12 hilabetekoa, jai egunak gorriz margotuak zituena...); beraz, jarduera antolatu eta lanari ekin zioten. Azkenik, bakoitzak bere etxera eraman zuen egutegia bere familiarekin elkarbanatzeko.

Bigarrenik, haurrek futbolarekin izugarrizko matraka eman ostean, irakasleari egokia iruditu zitzaion futbola haurren interesekoa izanik, gai honen inguruan jarduera bat gauzatzea. Horretarako, egutegiarekin egin zuten gisan, haurren ezagutzatik abiatu zen jarduera, zenbat futbol talde zeuden, nongoak ziren, zer koloretakoak ziren... hauek eta beste hainbat galderari erantzunez ekin zioten. Gai honen inguruko euskal hiztegi bat sortzea gain, matematika ikertzeko aukera ere izan zuten eskolako txikienek. Alde batetik, futbol zelai baten zenbat neurtzen zuen aztertzen zebiltzan bitartean, matematika lantzen ari ziren zeharkako metodoaz; hau da, haurrak ez ziren jabetzen eragiketa ezberdinak barneratzen zenbiltzala. Gainera, proiektua hasterakoan, haur bakoitzak etxean zuena ekarri zuen gelara, kamisetak kromoak, marrazkiak...honek gurasoekiko elkarlana eskatzen du non oso faktore garrantzitsua den hezkuntza munduan.

Honez gain, irakasleen arteko elkarlana eta planifikazioa garrantzitsua bada ohiko kasuetan, proiektuen bidezko ikaskuntzan oraindik ere garrantzitsuagoa da haurren interesez gain, beraien zalantzak argitzeko betebeharra bait dute. Gainera, jarduera bakoitaren hasieran paper bat helarazten zaie gurasoei beraien seme-alabei zer irakastea gustatuko litzaieken galdetuz. Honako proiektu hau integrala da, haur guztien ezaugarri guztiak hartzen bait ditu kontutan. Bigarrenik, proiektu honek ardurak zailtasunaren arabera sailkatzeko erraztasuna ematen du. Gainera, proiektu bakoitzaren barnean arte plastikoa lantzen da non oso lagungarria zaien haurrei.

Amaitzeko, proiektu honen inguruko ezaugarri guztiak ikusirik, proiektu eraginkorra eta haurren ikaskuntza prozesurako erabilgarria dela esan dezakegu. Gainera, beraien interesak kontuan hartuz ikasleen motibazioak gora egiten du eta askoz ere gogo gehiagorekin aritzen dira lanean.

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren inguruko informazio baliagarria eskuratu duzuelakoan, beste bat arte!




sábado, 5 de marzo de 2016

ZER DA CURRICULUMA?

Joan zen ostiralean, hilak 19, didaktikako klasean curriculumari buruz aritu ginen solasean eta gaurkoan, curriculumari buruzko hainbat ideia erantzuten saiatuko naiz, hala nola: zer da curriculuma? zein dira bere oinarriak? curriculum mota bakarra al dago?

Ariketa hau burutzeko, lagungarriak egingo zaizkigu bai  Sebarrona, Acaso eta Nuere (2005) izeneko autorren Curriculuma eta baita El curriculum oculto visual: aprender a obedever a través de la imagen testu edota artikuluak.

Lehenik eta behin, egokia litzateke Curriculumaren inguruko zehaztapen txiki bat egitea; testuaren aburuz., curriculuma ikastetxeek landu behar dituzten kontzeptuen multzoa da.

Ondoren eta dakigun bezala, curriculuma zati ezberdinez osatzen da; hasteko, curriculumaren oinarriak azalduko dizkizuet. Curriculuaren oinarriak bost dira eta lehena oinarri filosofikoa da. Izenak adierazten duen gisan, filosofiarekin lotua dago non teroria filosofikoek ltura zuzena izan duten korronte pedagogikoekin. Gainera, positibismoak betidanik aldarrikatu izan ditu bai planifikazioa, bai ebaluazioa eta bai prozesuak metodo esperimentala sortzeaz gain. Bigarren oinarria, testuinguru sozialarekin lotua dago curriculumean ikastetxearen, kaslearen eta irakaslearen dimentsio soziala islatzen bait da. Honez gan, urriculuak gizartearen beharrak asetu behar ditu. Ondoren, oinarri epistemologikoa dugu non esparru desberdinek osatutako jakintza zientifikoan oinarritzen den. Bestalde, egokia da epistemologiaren ikuspuntua kontutan hartzea ikastetxearen egoera ezinbestekoa bait da helburu eta edukiak adierazteko. Lugarrenik, ezagutza psikologikoa dugu, beharrezkoa dena irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. Azkenik, oinarri pedagogikoa dugu non irakasleen esperientzia teorikoa eta sintetizatzailea biltzen dituen.

Oinarriak alde batera utziz, Espainiako curriculumak maila ezberdinetan sailkatzen direla jakin behar dugu. Curriculumak lau mailatan banatzen dira eta eredu irekia dela diote, hau da, autonomia erkidego bakoitzak bere erara moldatzeko aukera izango du hein batean behintzat. Honako argazki hau egokia da maila ezberdinak argi azaltzeko:



Curriculumaren diseinuari dagokionez, hiru zatitan banatzen da, helburuak, edukiak eta ebaluazioa. Helburuekin hasiz, hezkuntza prozesuaren bidez lortu nahi diren asmoak direla esan dezakegu; balore filosofiko eta sozialetan dute jatorria eta pedagogia arduratzen da helburu hauek ezartzeaz. Ondoren, edukiak ditugu, hauek, ikasleak bereganatu beharreko jakintza multzoak direla adierazi dezakegu. Orain dela urte batzuk edukiak helburuen menpe zeudela pentsau arren, guar egun, helburu izatera iritsi daitezke. Edukiak modu askotara antolatu daitezke, esaterako, IIP-k honako irizpide hauen arabera sailkatzen ditu:

- Hurbileko edukiei hurrunekoei baino garrantzia gehiago eman
-Oinarrizko edukiak nabarmendu
-Gogoratzeko errazenak diren edukiei lehentasuna eman
-Luzaroan irauten duten edukei garrantzia eman; hala nola zientziari.

Bestalde, OPC-k edukien antolamendurako beste formula bat erabiltzen du, honek, edukiak multzoka aurkezten ditu, esaterako, curriiculuma gaika antolatzen du,


Metodologiari dagokionean, ikasleek eta irakasleek egin beharreko jardueraz zehazten ditu, honez gain, estrategiak planteatzea ere eskatzen du. Metodologiaren irizpiderik nagusienetakoa ikaslea subjektu aktiboa izatea da, ezin da ikaslea entzutera, imitatzera, hitz egitera... behartu jarduera hauek ere egin beharko dituen arren.

Baliabide didaktikoekin jarraituz, Curriculuma gauzatzeko erabiltzen diren tresnak direla esan dezakegu. Baliabideen arlo honetan, ekonomiaren arabera hartzen dira erabakiak, beraz, ikastetxearen egoeraren inguruko informazioa edukitzea ezinbestekoa da. Honez gain, ikaskuntza egituratzen dute, ikasleak motibatu eta metodologia zaharkitua ez gelditzea ekiditen dute.

Ondoren, ebaluazioa dugu non honen bitartez planifikazioari eta curriculumari dagozkien erabakiak hartzeko informazioa lortzen dugun. Ebaluazioak hiru pauso ditu, lehena diagnostikoa da non ikastetxaren curriculuma aurrera erabateko behar diren tresnak sartzen diren bertan. Bigarrenik, prozesuaren ebaluazioa curriculuma aplikatzean egingo da, honela aurreikuspenak aldatzeko aukera egongo bait da. Hirugarrenik, emaitzaren abaluazioa dugu non ikasleak egindako jardueren bitartez ikasitakoa neurtuko den. 

Jarraian, curriculum ezkutuaren inguruan arituko gara. Curriculum ezkutua zera da, ezplizituki ematen ez diren ikasketak dira, ikasle eta irakasleen artean ematen direnak. Curriculum mota hau ez da ino agertzen eta honen bidez ikasitako edota barnetautako edukiek esanahi positibo edo negatiboa izan dezakete. Bestalde, ezkutuko curriuluma, agerikoa izan daiteke. Ikasleek ikasitako edukiak curriculum ofizialean ez egotean, ezkututik datoela ikus dezakegu eta hau, gelako altzari edo materialaren bidez transmiti dezakegu.

Gainera, ikastetxe batzuetan hain beharrezkoa den uniformea ere ezkutuko curriculumaren barruan kokatzen da. Honek, hainbat faktore ezberdin dakartza berarekin, hala nola, norberaren nortasuna ezkutatu beharra; beraz, uniformeak norberaren estiloa, nortasuna edota janzteko era ukatzen ditu denak era berdinean janztera behartuz. Azkenik, esan dezakegu, curriculum ezkutuak, zeharka bada ere, edukiak transmititzen laguntzen duela non haur horiei baliagarriak egingo zaizkien etorkizuenan. Ezkutuko curriculuean transmititzen diren edukien arabera, gizartea eta etorkizuna era bateko edota bestekoa izango da; ondorioz, irakasleok zein eduki transmititu erabakitzeko aukerarik onena, sakon hausnartzea eta erabakiak berarekin dakartzan faktore guztiak kontuan hartzea dela deritzot.

Zuen barruan zertxobait mugitu edo zerbait berria ikasi duzuelakoan, beste bat arte!