martes, 9 de febrero de 2016

IRUDIEN INGURUKO HAUSNARKETA

Kaixo! Gaurkoan, ostiralean, hilak 5, didaktika orokorreko saioan aztertutakoari buruzko hausnarketa batekin natorkizue. Honako saio honetan, curriculum ezberdinei buruz aritu ginen, ondoren, argazki batzuk aztertu genituen.

Curriculumei dagokienean, lau mota ikusi genituen, formala, adostutakoa edota ofiziala; nulua, kontuan hartzen ez diren kontzeptu guztiak; ezkutua, formalean agertzen ez diren baina betetzen diren edota lantzen diren kontzeptuak; azkenik, erreala, benetan betetzen dena.

Aipatutako argazki hoietan, sexismoa, irakaslearen rolak edo funtzioak eta indarkeria agertzen dira hala nola. Argazkiak aztertu ondoren, eskolako eremuarekin erlazionatu genituen; eskola, gizartearen islada bait da eta bertan gertatzen denak, eragin zuzena du hezkuntzan. Hona hemen hauetako adibide interesgarri batzuk:


                                                         
Honako argazki hau oso interesgarritzat eta adierazgarritzat jo dut hainbat arrazoiren ondorioz. Hasteko,oso begi bistakoa da argazkia; guztiz sexista.  Honen aburuz, emakumea diruz erosten da, objektutzat dute. Pentsamendu honen bidez, emakumearen duintasuna kolokan jartzen da, emekumea gutxiesten dela esan dezakegu. Eskolan ere, konszienteki edo inkonszienteki, hainbat egoera sexista aurki ditzazkegu; esateko, gelan eztabaidatzen aritu garen adibideari jarraituz, orokorrean,  mutilei eskatzen zaie mahaiak mugitzeko laguntza; neskei, berriz, mahaiak garbitzekoa edota gauzak txukuntzekoa. Honelako jarrerekin sexismoa bultzatzen ari gara eta honelako egoerekin behin betiko amaitu beharra dagoela iruditzen zait.


                                                  
Bigarren argazki hau ere nahiko sexistatzat jo dezakegu, Argazki honek, emakume perfektuaren irudia idealizatzen du, estereotipoei egiten die erreferentzia. Honen aburuz, emakumea ez bada modu jakin bateko izaten, hau da, ez bada makillatzen edota modu konkretu batean janzten, ez da polita izango, ez da emakume gisan ikusia izango, ez da berdn tratratua izango. Honek, nortasun denak berdinak izatea dakar; honelako pentsamenduekin ezinezkoa da bakoitzak bere nortasun propioa garatzea; nahi eran janztea. 

Eskolan ere berdina gertatzen da batez ere nesken kasuan mutilenean baino gehiago; ume bat ez badoa gonatxo edota lazo panpoxa batekin buruan, ez da besteak bezala ikusi izango eta baztertu edota beste jokaera txar batzuen biktima izango da, Ondorioz, haurrei beren nortasun propioa garatzen erakutsi behar diegu, ezberdinak izaten, bakoitzaren gustuak aldarrikatzen alegia.


                                                 

Honako argazki hau oso adierazgarria da, oso erraz eta garbi ikusten da argazkiak isladatzen duena. Hasieran, gure haurtzaroan, eskolatik at gaudenean, bakoitzak bere pentsamendu eta gaitasun propioak ditu, ezberdinak. Eskolan hasten garen momentuan, haur guztiak gauza edo helburu berdinerako prestatzen dituzte beren gaitasunak kontuan hartu gabe. Denek gaitasun berdinak edukitzea dute helburu eta lan berdinerako prestatu baina ez gara ohartzen bakoitzaren gaitasunen arabera hobeak izango  garela lan batean edo bestean. Ez digute gure kabuz aukeratzen lagatzen zer nolako helburuak lortu nahi ditugu, roboten gisan, denok berdinak izatea nahi dute.



                                          

Azken argazki honek oso gauza interesgarria du adierazgai. Askotan, geure munduan ixten gara, geure ideiengan besterik ez dugu pentsatzen baina gure mundutik kanpo beste mundu eta beste ideia batzuk daudela ohartzen garenean, errazagoa egingo zaigu besteen ikuspuntua ulertzea eta gure ideiak garatzea.

Geure ideia propioak sortzeko pentsatzen ikasi behar dugu, geure kabuz pentsatzen iñork manipulatu gabe eta hori da gaur egungo gizartean, askotan, daukagun eginkizun zailena denek nahi bait dute berdinak izatea eta gauza berdinetan sinistea.

Lau argazki hauek ikusi ondoren, hainbat gauza etortzen zaizkit burura. Esan bezala, eskola eta gizartea oso loturik daude eta kontuz ibili behar da eskolan ematen diren egoerekin, gero gizartean isladatuko bait dira eta alderantziz. Hau guztiaren ondorioz, egokia litzateke umeak solidaritatean eta tolerantzian heztea etorkizuenan hiritar prestuak izan daitezen. Gainera, guk geuk irakasle bezala dugun jakibideak ere uste baino eragin gehiago du umeengan, horregatik, oso garrantzitsua da guk konszienteki jokatzea.

Besterik gabe, espero duk honek bakoitzaren baitan zertxobait mugiaraztea eta umeen hezkuntzaren inguruko barne hausnarketa bat gauzatzea. Hurren arte!


No hay comentarios:

Publicar un comentario