Kaixo! Gaurkoan hausnarketa interesgarri batekin natorkizue. Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen " Heziberri " izeneko dekretuak hainbat betebehar ezartzen dizkiete egungo eskolei. Ariketa honen bitartez, gure txikitako oroitzapenak gogora ekarri eta honako dokumentu hau irakurriz, hainbat alderaketa egitea eta ondorio interesgarriak ateratzea.
Hasteko, heziberrin agertzen den xedeetako bat honako hau da:
2.– Hau egin behar da Haur Hezkuntzaren xede hori erdiesteko:
a) Familiekin lankidetzan jardunda, haurraren garapen osoa landu behar da, haurraren ongizate psikikoari eta fisikoari, sozializazioari eta heziketari erreparatuta, haurraren eskubideak babestuz eta haren potentzialtasun guztiak garatuz.
Artikulu honi dagokionean, argi adierazten da esanahia, haur hezkuntzako etapan negoenean ere, irakaslea familiekin lankidetzean aritzen zen, adibidez haurrei buruzko bilerak eginez. Gainera, irakasleak haurraren garapen indibiduala sustatzen eta jarraitzen du, ondoren, gurasoekin elkarlanean hobeto aritzeko eta iritziak alderatzeko haurrari buruzko informazio gehigo eta hobea lortuz.
b) Desberdintasunak prebenitu eta gainditzeko heziketa sustatu behar da, eta ahalegin berezia egin behar da egoera sozial eta pertsonal ahulak bizi dituzten haurrei arreta emateko eta ekitatea bilatzeko.
Zati honi dagokionean, guztiz bat dator nire haurtzaroko oroitzapenekin, irakaslea adi egoten zen bere ikasleen egoera emozionala zein zen jakin nahian; horrela, geuri laguntzen saiatzen zen. Gainera, denok era berean tratatzen gintuen geure artean ezberdintasunik egon ez zedin.
c) Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan elebitasun orekatua lortzeko baldintzak landu eta sustatu behar dira lan hezitzailearen hasieratik.
Hizkuntzari dagokionean, nik haur hezktzan jaso nuen hizkuntza mota gaztelaniazkoa dela deritzot baina euskara ere lantzen zela iruditen zait. Artikulu honi dagokionean, ados nago elebitasun orekatua lrtu behar dela gehienetan gaztelaniari bakarrik ematen bait zaio euskarari baino garrantzi handiagoa; ondorioz, ume askok ez dute elebitasun orekatua lortzen.
d) Hiru urtetik beherako haurrei arreta, zaintza eta heziketa emanez, zerbitzua eman behar zaie familiei, gurasoen lana eta familia-bizitza bateratzen laguntzeko. Kontuan hartu behar da, gainera, familiak askotarikoak izan daitezkeela.
Zati honi dagokionean, guztiaz ados nago; gurasoen arteko elkarlana sustatzeko egokia da hiru urtetik beherako haurrei zerbitzua eta laguntza eman behar zaie; hala nola, egoka da da haurtzaindegia ohikoa dena baino lehenago zabaltzea gurasoak lanera edota beren zereginetara joan daitezen. Honela, gurasoen eta eskolaren arteko harremana hobetzen eta eta askoz ere abertsagarriagoa da.
Curriculumaren antolamenduari, ikastetxeen autonomiari eta proiektu instituzionalei dagokienean, honako hauek dira esanguratsuenak:
13. Artikulua
2.– Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan, 875 orduko ordutegia bete beharko da urtean, ikasturte bakoitzean. Astelehenetik ostiralera egingo da lan ikasleekin, goizez eta arratsaldez. Ikasturte bakoitzean, 25 ordu, gutxienez, egin beharko dira astero.
Ordutegiari dagokionean, oroitzen naiz nola guk, haurrok, geneuzkagunak baino jai egun gehiago eskatzen genizkion iraksleari eta berak ezinezkoa zela esaten igun; hainbat eskola ordu bete behar bait genituen legearen ondorioz. Ongi iruditzen zait ordu eta egun kopuru bat finkatzea, horrela, ikastetxe guztierako haurrek aukera eta betebehar berdinak izango dituzte.
4.– Haurrak pixkanaka sartuko dira lehen aldiz ikastetxean, eta egokitze-aldi bat ezarriko da.Egokitze-aldi horren helburua da etxearen eta eskolaren arteko zubiarena egitea eta haurrak apurka-apurka egokitzea eskolara
Haurren harrerari dagokionean, gurean ere horrelaxe egiten zen harrera, pixkanaka eta familiaren eta eskolaren arteko harremanak estutuz eta hobetuz.
Tutoretza eta orientazioaren inguruan, berriz:
21. artikulua.– Tutoretza eta orientazioa.
1.– Irakasle-talde osoaren egitekoa da ikaslea ikaskuntza-prozesuan eta garapenean lagun-tzea, baina, bereziki, tutorearen egitekoa da, hura baita ardurapean duen taldeko ikasleei ematen zaien orientazioaren, taldeko ikasleei eskolak ematen dizkieten irakasleen arteko koordinazioaren eta familiekin edo legezko tutoreekin komunikazio-fluxu arina ezartzearen erantzule nagusia.
Tutoreari dagokionean, haurrarentzako oso garrantzitsua den figura dugu. Bera da haurrekin denbora gehien igarotzen duen irakaslea eta bera da haurrengan erantzukizun handiena duen irakaslea. Nire haurtzaroan ere horrelakoxea zen, oso erlazio estua genuen berarekin eta berak jarraitzen zuen gure garapena gertuenetik.
Azkenik, ebaluazioa dugu non honako artikulu hauek agertzen diren:
25. Artikulua:
6.– Tutoreak, ikasturte bakoitzean aurreikusitako ebaluazio-saioak egitean, edo baldintzek horretarako bidea ematen dutenean, ikaslearen ikaskuntza-prozesuaren gaineko txostena egingo du. Ikasleen gurasoei edo legezko tutoreei emango zaie txosten hori. Hiru ebaluazio-saio egongo dira, gutxienez. Txosten horretan adieraziko dira: hezkuntza-konpetentzien lorpenari buruzko balorazioa, eskola-errendimenduari eta integrazio sozial eta hezkuntzakoari buruzko informazioa, eta, beharrezkoa baldin bada, aurreikusitako laguntza- eta indartze-neurri orokorrei buruzkoa.
Honako ebaluazio mota hau egokia iruditzen zait; honen bitartez ikasle bakoitzaren garapen eta lorpenei buruzko txostena edukiko dugu eta gurasoek eskuragarri izatean, eskola eta gurasoen arteko harremana hobetu egingo da. Nire haurtzaroan ere, hiru ebaluazio saio zeuden non bakoitzean zati hari zegokion lorpena edota gabeziak adierazten ziren.
Hau ikusirik, orokorrean, Heziberri programa eta nire haurtzaroko oroitzapenak bat datoz, badaude aldatuko nituzkeen hala nola euskararen garrantzia. Nire ustetan artikulu honek ez luke nire haurtzaroko oroitzapenik aldatuko, ez era esanguratsuak behintzat; baina euskararen kasuan, asko aldatuko luke, Gaur egun euskaraz bzi naiz eta nire heziketa ia guztia euskarazkoa izan da, proiektu honen bitartez, bai euskarari eta bai gaztelaniari garrnazti berdina ematen diola adierazten den arren, errealitateari dagokionean, gaztelaniaren garrantzia handiagotzen duela uste dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario