Kaixo! Gaurkoan argazki elkarrizketa bat dakarkizuet, bertan, haurtzaroari gogorarazten didaten hamar argazki agertzen dira. Hauek, etorkizunean izan nahi dudan irakaslearen nortasuna markatzen dutela iruditzen zait; nire irakasle perfektuaren bidea hasteko oinarri izan daitezke honako arrazoiok.
LEHENENGO ARGAZKIA
LEHENENGO ARGAZKIA
Honako argazki hau ikustean, nire haurtzaroko oroitzapen ugari etorri zaizkit burura. Dakigun bezala, haur hezkuntzako geletan, ohikoa da bakoitzak bere izena josia duen amantala erbailtzea eta honek, hainbat funtzio betetzen dituela iruditzen zait.
Hasteko, oso garrantzitsua da umeentzat ordutegi zehatz bat finkatzea; honek, ohitura ezberdinak hartzen lagunduko bait die non beharrezkoak izango diren beren etorkizunean. Honako objektu hau, lagungarria izan daiteke aipatutako errutinara ohitzen laguntzeko.
Gainera, gelako ume guztiek daramate beraien amantal propioa, baita irakasleak re. Honek, denen arteko berdintasuna ahalbidetzen du. Gainera, ezinbestekotzat jotzen dut irakasleak ere amantala eramatea, bera ere, ume bakoitzaz gain, gelako zati garrantzitsu bat delako. Irakasleak, ikasle bakoitzaren lekuan jarri behar du, bera ulertu, lagundu eta aholkatu egin behar du; amantala janztea, hurbiltasun seinaletzat hartzen dut.
Argazki honek hainbat aspektan laguntzen dit nire irakaslearen irudia sortzen; umeekiko hurbiltasunarekin batera, elkarlana eta goxotasuna kontuan hartzen ditut kontuan irkaslea izateko orduan.
Argazki honetan 4 urte dauzkat; mozorroturik gaude,
inauteriak biat dira. Gure eskolan, haur hezkuntzan behintzat, guk egiten
genituen geure mozorroa irakasleak lagundurik noski.
Irakasleari gustatu egin behar zaio egiten duen lana, bestela, igarri egingo da eta umeek ere ez dute gustura egingo buru beharrezko ekintza, beraz, irakasle izateak inplikazio handia eskatzen duela deritzot.
HIRUGARREN ARGAZKIA
Honako argazki
honetan Haur Hezkuntzako haur batek marraztutako bi marrazki ditugu. Argazki
hau zuekin partekatzea nahi izan dut txikiagoa nintzenean asko gustatzen
zitzaidalako marraztea; nire sentimendu, kezka eta zalantza guztiak marrazkien
bidez adierazten nituen, libre sentitzen nintzen; oso eroso.
Irakaslearen
zereginen barruan sartzen da ikasle bakoitzaren garapena ikusi eta ebaluatzea
baina horrez gain, badira beste hainbat funtzio ere. Haur hezkuntzako etapan,
sentimen eta bizipenak oso garrantzitsuak izaten dira; horretarako, komenigarria
izango litzateke marrazkiak erabiltzea ume gehienei, niri bezalaxe, oso
baliagarrian egingo zaizkielako.
Etorkizunean izan
nahi dudan irakaslea motak ikasleen garapenak hurbiletik jarraitzea du helburu,
lagundu eta ahalik eta hobeen hezteko asmoarekin.
LAUGARREN ARGAZKIA
Honako argazki
honetan ikastolako umeak ditugu ikusgai eta euskal inauteriak errepresentatzen
dituztela ikusten dugu. Mozorro hauek egiteko, irakasleak nola egin planifikatu
zuen ondoren gelako umeen artean prozesua aurrera ondo eramateko.
Gainera, kalean
daude, kalejiran dihoazelako; honek
zaintza eta koordinazioa eskatzen ditu irakaslearen partetik. Bi gauza
hauek oso garrantzitsuak dira umeak gure kontrolpean edukitzeko. Bestalde,
kantuan eta dantzan ari diren bitartean denen arteko elkarlana eta giro ona
sustatzen da inor bakarrik laga gabe. Beren edadeko umeez gain, gainerakoekin
ere harremana gauzatzen dute non oso garrantzitsua den haurrentzat lagun
berriak egitea.
Nire etorkizuneko
irakasleak aipatutako funtzio hauek beteko dituelakoan nago, plangintza,
aholkua, zainketa eta eskolaz kanpoko jardueretatik zerbait ikasi eta ongi
pasatzea.
BOSTGARREN ARGAZKIA
Argazki honetan
parkean nago beste bi lagunekin. Ohikoa den gisan, haurrek izugarri gustuko
duten jolas-tokian egotea; ni ere horrelakoxea nintzen. Nire ustez, parkeak
hainbat gauzatarako balio die umeei jolasteaz gain. Alde batetik beren eskolako
betebehar eta ardurez at gelditzen dira; hau da, deskoneksiorako balio die.
Beste alde batetik, esperimentazioa martxan jartzen dute ekintza desberdinak
eginez, adibidez: salto eginez, korri eginez...
Eskolako
jolas-orduetan, irakasleak umeen garapena azter dezake beraiek konturatu gabe
eta umeek libreki jolastean, nola lagundu edota beraiekin nola jokatu jakin
dezake; hori bait da irakasleak egin beharreko gauzetako bat, bakoitzaren
garapena jarraitu indibidualki ahal den
neurrian, honen denaren ondorioz, umeen aisialdia ezinbestekoa da.
SEIGARREN ARGAZKIA
Argazki honetan
hainbat haur hezkuntzako haur ditugu ikusgai. Danborradan daude, denak batera
jolasean. Honelako ekintzak oso garrantzitsuak dira umeek beren egutegian
markatu beharreko egunak ikas ditzaten. Gainera, beraien arteko elkarlana eta
koordinazioa sustatzen dugu. Irakasleak zaintza
lana egin beharko luke aurretik plangintza bat edukiz; ondoren, ekintza edota
egoera ebaluatu beharko luke zer egon den ondo eta zer ez hain ondo jakiteko etorkizunean
edo hurrengo urteean konpontzeko. Zati hau oso garrantzitsua da, nork bere
burua ebaluatu gabe ez bait du aurrera jarraitzeko bide egokia aurkituko.
ZAZPIGARREN ARGAZKIA
Honako argazki
honetan gelako haurren ama bat dago bere seme-alabaren gelakideei ipuina
kontatzen. Niri asko gustatzen zaizkit ipuinak eta txikia nintzenean irrikitan
egoten nintzen amak ipuin bat noiz kontatuko. Hauek ere, berdin dabiltza.
Eskola ez dago
gizartetik at, gizartearen parte garrantzitsu bat da eta materia ikasteaz gain,
haurrak hezitzen ditu. Askotan, haurrak hezitzea maisu maistren lana soilik
dela pentsatzen dugu baina hori ez da hala; gurasoek ere, izugarrizko
garrantzia dute haurren garapenean. Honela ba, gurasoak eta irakasleak
elkarlanean aritzea ezinbestekoa da lanerako giro ona eta denen arteko
elkarlana sustatzeko. Irakaslea gurasoekin elkarlanean aritzen bada, haurren
garapena hobea izango da eta aurrerapen handiagoak egingo dituzte.
ZORTZIGARREN ARGAZKIA
Hemengo jostailu
honek, jostailu lana egiteaz gain, beste hainbat gauzatarako balio du.
Jolastailu honen bitartez, jolas sinbolikoa sustatzen dute, beren istorio propioa sor dezakete eta bitartean, konturatu gabe, sormena lantzen dute.
Irakaslearen
funtzioetako bat sormena,indibidualtasuna, originaltasuna lantzea dira eta
honako jolasak oso egokiak dira haur
hezkuntzako haurrentzako. Gainera, geletan mota askotarikoak egonez gero,
egoera ezberdinak sor daitezke eta taldean edota bakarka jolasteko aukera
zabala ematen dute.
Gainera, pertsona
bakoitzak bere haurtzaroko jostailu gogokoena beti izaten du buruan, oroitzapen
onekin erlazionatzen duelako, sentimenduak adierazten dituelako. Haurrengan ere
oso garrantzitsua da sentimenduak adierazi edota irakasleak haur bakoitzaren
egoera jakitea nola jokatu jakiteko eta ez denekin berdin jokatzeko.
BEDERATZIGARREN ARGAZKIA
Hemen, haur
hezkutzako ipuin bat dugu ikusgai, dakigun bezala, ipuinak, asko erabiltzen
dira haur hezkuntzako geletan. Istorio soilak izateaz gain, hainbat gai landu
eta kontzeptu berriak ikasteko oso erabilgarriak dira. Gainera, haur gehienek
gustuko dute ipuinak entzutea eta oso gustura egoten dira.
Etorkizunean,
betiko ariketa aspergarriak planteatu beharrean, ipuinak erabiltzea gustatuko
litzaidake haurrei irakasteko, atsegingarriagoa eta eraginkorragoa iruditzen
bait zait.
HAMARGARREN ARGAZKIA
Honako argazki
honetan koloredun egurrezko piezatxoak ditugu ikusgai. Haurra nintzenean orduan
eta orduan pasatzen nituen bai eskolan eta baita etxean ere horrelakoxeekin
jolasean dibertigarria iruditzen zitzaidan ez bait nuen beti berdina egin
behar, aukeratzeko eta aldatzeko aukera nuen. Sormena bultzatzeaz gain, arazoak
konpontzeko ere balio du eta forma bakoitzak dituen ezaugarri ezberdinez
konturatzeko baliagarriak dira.
Irakasleak umeei
esperimentaziorako tartea laga behar die, izango naizen irakasleak ez die dena
eginda egingo, beraiek beren kabuz ikertzeko aukera izango dute, arazoak
konpontzeko aukera. Horrelaxe izango bait da etorkizunean ere, beraz, honelako
jolasek beren kabuz pentsatzeko balio dutela esan dezaket.
Kaixo Ainhoa,
ResponderEliminarAsko gustatu zait zure sarrera Haur Hezkuntzako oroitzapenei buruz; oso interesgarria da. Gainera, alderdi desberdinak azaldu dituzu; adibidez, zazpigarren argazkiak metodologiari egiten erreferentzia.
Kaixo Ainhoa,
ResponderEliminarOso interesgarriak iruditu zaizkit zure iraganeko argazkien hausnarketak, denekin bat nator eta gainera, bertan etorkizunerako aurrerapausoak izan daitezkeenak daudela deritzot.
Milesker Ainhoa zure ekarpenengatik. Zure argazki-elkarrizketa irakurtzean zazpigarren argazkiarekiekin komentatzen duzuna interesgarria iruditu zait:
ResponderEliminar"Eskola ez dago gizartetik at, gizartearen parte garrantzitsu bat da eta materia ikasteaz gain, haurrak hezitzen ditu."
Uste duzu egungo eskolaren "hormak hautsita" daudela. Gehiago egin zitekeen familia-eskola-gizartearen arteko lankidetza sustatzeko. Nola posizionatzen zara gai honen inguruan?
Kaixo Aingeru,
ResponderEliminarNire ustetan, aurrera pauso handiak eman dia eskola, gizarte eta familiaren arteko harremanak hobetzeko; hala nola, eskolak antolatzen dituen aisialdiko ekintzetan gurasoen parte hartzea handitu egin da eta horrek gizartean islada handia izan du. Hala ere, oraindik ere, egiteko lan handia dagoela deritzot eta denon elkarlanaren bitartez gizarte hobe bat sortuko dugulakoan nago.