sábado, 20 de febrero de 2016

IRAKURGAIEN GAINEKO HAUSNARKETA

Kaixo denoi! Joan zen astean 3 irakurgai aztertu genituen gelan eta gaurkoan, irakurgai hauei buruzko hausnarketa egingo dut.

Hasteko, Cajas de vida: paisajes que nos narran izeneko irakurgaia dugu. Irakurgai honetako idazleek zera proposatzen digute, haur hezkuntzako etapan sentimenduek izugarrizko garrantzia dutenez, ikasle bakoitzak bere bizipenen kaxa deiturikoa sortzea. Kaxa hauetan, ume bakoitzak egindako marrazki, ipuin eta jarduera ezberdinak sartuko dira eta ekintza honek, hainbat gauzatarako zaigu erabilgarri.

Lehenik, kaxa hauek haurren bizipenak jakinarazteko balio digute. Bizipen hauetatik abiatuz, irakasleak hainbat kontzeptu eta informazioa helarazi diezaieke bere ikaaslei non etorkizunean oso erabilgarriak egingo zaizkien; baina ez etorkizunean bakarrik, momentuko arazo eta kezkak baretzeko ere balio izango du. Gainera, jarduera hauek eginez, batak besteari bere kaxa erakusteko aukera dago, horrela, elkar hobeto ezagutuko dira eta elkarlanean aritzea askoz ere errazagoa izango da. Honekin batera, elkarlanean aritzeak, inor ez baztertzea ekartzen du eta hori beharrezkoa da edozein mailatako geletan, baita gizartean ere.

Bestalde, jarduera honen bitartez, beren kabuz pentsatzen ikas dezakete eta beren ideiak ordenatzen ikas dezakete. Ikasturtea amaitutakoan, kaxa hauek etxera eramango dituzte eta gelan ikasi edoa egindako guraso eta anai-arrebekin elkarbanatzeko aukera izango dute. Horrela, eskola eta gurasoen arteko harremana sendotu egingo da. Azkenik, pixkanaka eta elkarlanean arituz, haurrek beren beldurrak gainditzea lortuko dute eta heltzen joango dira.

Bigarrenik, Cuando los profesores escriben: sobre leyes y aprendizaje izeneko testua dugu non horrelakoxeak diren hainbat hainbat ideia interesgarri azaltzen zaizkigun:

Lehenik, bere iritzia adierazten du esanez, irakasleek etengabeko prestakuntza jasotzen dutela baina prestakuntza hori modu teorikoan antolatua dago; ondorioz, ez dira egunerokotasunean gelan ematen diren arazo eta beharrak kontuan hartzen. Hau ikusirik, zenbaitek ikasteko modu alternatiboak osrtu dituztela adierazten du, hala nola, NWP izeneko proiektua non bertan teoria eta praktia uztartzen diren eta non oso erabilgarria den egunerokotasuneko egoeretan.


Honez gain, NWP-k hezkuntza, ikaskuntza, ebaluazio eta entsaio desberdinen arteko prozesu bezala interpretatzen du hezitzaileak protagonistatzat hartuz. Aipatutako protagonistak bihurtzeko, kursiletan ikasitako estrategiak erabili behar dituzte; hala nola, La silla del autor edota Grupos de escritura. Honako talde hauetan, bakoitzak bere hausnarketa eta ideiak adierazten ditu eta ezagutzak elkarbanatzen dituzte. Gainera, helburuetako bat kritikak ongi hartzen ikastea da ikasleen tokian jarri eta hauek interpretatu, ulertu eta laguntzearekin batera. Azkenik, ikaskuntza-irakaskuntza prozesua burutugabetzat hartzen dute.


Hau esanik, testuak ikasteko modu alternatiboen alde egiten du apustu, ez zaio ohikoa zaigun ikasteko edota irakasteko modua gustatzen eta bere helburua, aipatutako prozesua hobetzea dela esan dezakegu.


Azkenik, La narrativa como texte experiencial: incluirse en el texto izeneko irakurgaia dugu. Irakurgai honetan, esperientzia eta ikasketaren artean solasten du, testuaren iritziz, aipatutako bi kontzeptuak ez dira gauza bera eta ikasketak ez du zertan beti esperientziaren ostea etorri behar. Gainera,  iraksle moduak hartu beharreko erabakien ez dute eraginik izango esperientziaduna edo esperientzia gabea izanez gero. Bestalde, bakoitzak bere istorio propioa sortzen du non besteekin elkarbanatuz gauza abesrasgarriak eskuratzen dituen.


Irakasleak gai izan behar du umeek arreta beregan jar dezaten, honetarako, azalpenak ematerakoan ipuin bat erabiltzea eraginkorra izango litzateke. Gainera, narrazioak gelako bizizpenak aztertzea edora ondorio baliagarriak ateratzea ahalbidetzen du.


Hau esanik, nire iritziarekin bat datorren testua dela esan dezaket, ados nago bertan adierazten denarekin eta azaldutako teknikak oso baliagarriak iruditzen zaizkit.


Amaitzeko, honako irakurgaiez gain beste hainbat daudela dakigun arren, askotan ez diegu behar duten besteko arreta jartzen, ondorioz, gure ezagutza handitzeko aukera galtzen dugula deritzot; hau da, honelako artikulu eta irakurgaiak oso baliagarriak dira gure ideiak zabaltzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario