lunes, 22 de febrero de 2016

CURRICULUMAREN ZEHAZTAPEN MAILAK

Kaixo lagunok! Atzo, hilak 19, didaktikako klasean curriculumaren zehaztapen ezberdinen inguruan aritu ginen.




Taula honetan ikus dezakegunez, 4 curriculum zehaztapen ikus ditzazkegu non beren arteko desberdintasun eta ezaugarriak argi eta garbi ikusten diren. Honen bidez,  zein curriculum zehaztapen dauden argiago ikusten da eta bakoitzaren ezaugarriak baliagarriagoak izango zaizkigu.

sábado, 20 de febrero de 2016

IRAKURGAIEN GAINEKO HAUSNARKETA

Kaixo denoi! Joan zen astean 3 irakurgai aztertu genituen gelan eta gaurkoan, irakurgai hauei buruzko hausnarketa egingo dut.

Hasteko, Cajas de vida: paisajes que nos narran izeneko irakurgaia dugu. Irakurgai honetako idazleek zera proposatzen digute, haur hezkuntzako etapan sentimenduek izugarrizko garrantzia dutenez, ikasle bakoitzak bere bizipenen kaxa deiturikoa sortzea. Kaxa hauetan, ume bakoitzak egindako marrazki, ipuin eta jarduera ezberdinak sartuko dira eta ekintza honek, hainbat gauzatarako zaigu erabilgarri.

Lehenik, kaxa hauek haurren bizipenak jakinarazteko balio digute. Bizipen hauetatik abiatuz, irakasleak hainbat kontzeptu eta informazioa helarazi diezaieke bere ikaaslei non etorkizunean oso erabilgarriak egingo zaizkien; baina ez etorkizunean bakarrik, momentuko arazo eta kezkak baretzeko ere balio izango du. Gainera, jarduera hauek eginez, batak besteari bere kaxa erakusteko aukera dago, horrela, elkar hobeto ezagutuko dira eta elkarlanean aritzea askoz ere errazagoa izango da. Honekin batera, elkarlanean aritzeak, inor ez baztertzea ekartzen du eta hori beharrezkoa da edozein mailatako geletan, baita gizartean ere.

Bestalde, jarduera honen bitartez, beren kabuz pentsatzen ikas dezakete eta beren ideiak ordenatzen ikas dezakete. Ikasturtea amaitutakoan, kaxa hauek etxera eramango dituzte eta gelan ikasi edoa egindako guraso eta anai-arrebekin elkarbanatzeko aukera izango dute. Horrela, eskola eta gurasoen arteko harremana sendotu egingo da. Azkenik, pixkanaka eta elkarlanean arituz, haurrek beren beldurrak gainditzea lortuko dute eta heltzen joango dira.

Bigarrenik, Cuando los profesores escriben: sobre leyes y aprendizaje izeneko testua dugu non horrelakoxeak diren hainbat hainbat ideia interesgarri azaltzen zaizkigun:

Lehenik, bere iritzia adierazten du esanez, irakasleek etengabeko prestakuntza jasotzen dutela baina prestakuntza hori modu teorikoan antolatua dago; ondorioz, ez dira egunerokotasunean gelan ematen diren arazo eta beharrak kontuan hartzen. Hau ikusirik, zenbaitek ikasteko modu alternatiboak osrtu dituztela adierazten du, hala nola, NWP izeneko proiektua non bertan teoria eta praktia uztartzen diren eta non oso erabilgarria den egunerokotasuneko egoeretan.


Honez gain, NWP-k hezkuntza, ikaskuntza, ebaluazio eta entsaio desberdinen arteko prozesu bezala interpretatzen du hezitzaileak protagonistatzat hartuz. Aipatutako protagonistak bihurtzeko, kursiletan ikasitako estrategiak erabili behar dituzte; hala nola, La silla del autor edota Grupos de escritura. Honako talde hauetan, bakoitzak bere hausnarketa eta ideiak adierazten ditu eta ezagutzak elkarbanatzen dituzte. Gainera, helburuetako bat kritikak ongi hartzen ikastea da ikasleen tokian jarri eta hauek interpretatu, ulertu eta laguntzearekin batera. Azkenik, ikaskuntza-irakaskuntza prozesua burutugabetzat hartzen dute.


Hau esanik, testuak ikasteko modu alternatiboen alde egiten du apustu, ez zaio ohikoa zaigun ikasteko edota irakasteko modua gustatzen eta bere helburua, aipatutako prozesua hobetzea dela esan dezakegu.


Azkenik, La narrativa como texte experiencial: incluirse en el texto izeneko irakurgaia dugu. Irakurgai honetan, esperientzia eta ikasketaren artean solasten du, testuaren iritziz, aipatutako bi kontzeptuak ez dira gauza bera eta ikasketak ez du zertan beti esperientziaren ostea etorri behar. Gainera,  iraksle moduak hartu beharreko erabakien ez dute eraginik izango esperientziaduna edo esperientzia gabea izanez gero. Bestalde, bakoitzak bere istorio propioa sortzen du non besteekin elkarbanatuz gauza abesrasgarriak eskuratzen dituen.


Irakasleak gai izan behar du umeek arreta beregan jar dezaten, honetarako, azalpenak ematerakoan ipuin bat erabiltzea eraginkorra izango litzateke. Gainera, narrazioak gelako bizizpenak aztertzea edora ondorio baliagarriak ateratzea ahalbidetzen du.


Hau esanik, nire iritziarekin bat datorren testua dela esan dezaket, ados nago bertan adierazten denarekin eta azaldutako teknikak oso baliagarriak iruditzen zaizkit.


Amaitzeko, honako irakurgaiez gain beste hainbat daudela dakigun arren, askotan ez diegu behar duten besteko arreta jartzen, ondorioz, gure ezagutza handitzeko aukera galtzen dugula deritzot; hau da, honelako artikulu eta irakurgaiak oso baliagarriak dira gure ideiak zabaltzeko.

viernes, 19 de febrero de 2016

ESKOLA BIZIPENAK ETA HEZIBERRI

Kaixo! Gaurkoan hausnarketa interesgarri batekin natorkizue. Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen " Heziberri " izeneko dekretuak hainbat betebehar ezartzen dizkiete egungo eskolei. Ariketa honen bitartez, gure txikitako oroitzapenak gogora ekarri eta honako dokumentu hau irakurriz, hainbat alderaketa egitea eta ondorio interesgarriak ateratzea.

Hasteko, heziberrin agertzen den xedeetako bat honako hau da:


2.– Hau egin behar da Haur Hezkuntzaren xede hori erdiesteko:


a) Familiekin lankidetzan jardunda, haurraren garapen osoa landu behar da, haurraren ongizate psikikoari eta fisikoari, sozializazioari eta heziketari erreparatuta, haurraren eskubideak babestuz eta haren potentzialtasun guztiak garatuz.


Artikulu honi dagokionean, argi adierazten da esanahia, haur hezkuntzako etapan negoenean ere, irakaslea familiekin lankidetzean aritzen zen, adibidez haurrei buruzko bilerak eginez. Gainera, irakasleak haurraren garapen indibiduala sustatzen eta jarraitzen du, ondoren, gurasoekin elkarlanean hobeto aritzeko eta iritziak alderatzeko haurrari buruzko informazio gehigo eta hobea lortuz.


b) Desberdintasunak prebenitu eta gainditzeko heziketa sustatu behar da, eta ahalegin berezia egin behar da egoera sozial eta pertsonal ahulak bizi dituzten haurrei arreta emateko eta ekitatea bilatzeko.


Zati honi dagokionean, guztiz bat dator nire haurtzaroko oroitzapenekin, irakaslea adi egoten zen bere ikasleen egoera emozionala zein zen jakin nahian; horrela, geuri laguntzen saiatzen zen. Gainera, denok era berean tratatzen gintuen geure artean ezberdintasunik egon ez zedin.


c) Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan elebitasun orekatua lortzeko baldintzak landu eta sustatu behar dira lan hezitzailearen hasieratik.


Hizkuntzari dagokionean, nik haur hezktzan jaso nuen hizkuntza mota gaztelaniazkoa dela deritzot baina euskara ere lantzen zela iruditen zait. Artikulu honi dagokionean, ados nago elebitasun orekatua lrtu behar dela gehienetan gaztelaniari bakarrik ematen bait zaio euskarari baino garrantzi handiagoa; ondorioz, ume askok ez dute elebitasun orekatua lortzen.


d) Hiru urtetik beherako haurrei arreta, zaintza eta heziketa emanez, zerbitzua eman behar zaie familiei, gurasoen lana eta familia-bizitza bateratzen laguntzeko. Kontuan hartu behar da, gainera, familiak askotarikoak izan daitezkeela. 


Zati honi dagokionean, guztiaz ados nago; gurasoen arteko elkarlana sustatzeko egokia da hiru urtetik beherako haurrei zerbitzua eta laguntza eman behar zaie; hala nola, egoka da da haurtzaindegia ohikoa dena baino lehenago zabaltzea gurasoak lanera edota beren zereginetara joan daitezen. Honela, gurasoen eta eskolaren arteko harremana hobetzen eta eta askoz ere abertsagarriagoa da.



Curriculumaren antolamenduari, ikastetxeen autonomiari eta proiektu instituzionalei dagokienean, honako hauek dira esanguratsuenak:


13. Artikulua


2.– Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan, 875 orduko ordutegia bete beharko da urtean, ikasturte bakoitzean. Astelehenetik ostiralera egingo da lan ikasleekin, goizez eta arratsaldez. Ikasturte bakoitzean, 25 ordu, gutxienez, egin beharko dira astero.


Ordutegiari dagokionean, oroitzen naiz nola guk, haurrok, geneuzkagunak baino jai egun gehiago eskatzen genizkion iraksleari eta berak ezinezkoa zela esaten igun; hainbat eskola ordu bete behar bait genituen legearen ondorioz. Ongi iruditzen zait ordu eta egun kopuru bat finkatzea, horrela, ikastetxe guztierako haurrek aukera eta betebehar berdinak izango dituzte.



4.– Haurrak pixkanaka sartuko dira lehen aldiz ikastetxean, eta egokitze-aldi bat ezarriko da.Egokitze-aldi horren helburua da etxearen eta eskolaren arteko zubiarena egitea eta haurrak apurka-apurka egokitzea eskolara


Haurren harrerari dagokionean, gurean ere horrelaxe egiten zen harrera, pixkanaka eta familiaren eta eskolaren arteko harremanak estutuz eta hobetuz.



Tutoretza eta orientazioaren inguruan, berriz:


21. artikulua.– Tutoretza eta orientazioa.


1.– Irakasle-talde osoaren egitekoa da ikaslea ikaskuntza-prozesuan eta garapenean lagun-tzea, baina, bereziki, tutorearen egitekoa da, hura baita ardurapean duen taldeko ikasleei ematen zaien orientazioaren, taldeko ikasleei eskolak ematen dizkieten irakasleen arteko koordinazioaren eta familiekin edo legezko tutoreekin komunikazio-fluxu arina ezartzearen erantzule nagusia.


Tutoreari dagokionean, haurrarentzako oso garrantzitsua den figura dugu. Bera da haurrekin denbora gehien igarotzen duen irakaslea eta bera da haurrengan erantzukizun handiena duen irakaslea. Nire haurtzaroan ere horrelakoxea zen, oso erlazio estua genuen berarekin eta berak jarraitzen zuen gure garapena gertuenetik.


Azkenik, ebaluazioa dugu non honako artikulu hauek agertzen diren:


25. Artikulua:


6.– Tutoreak, ikasturte bakoitzean aurreikusitako ebaluazio-saioak egitean, edo baldintzek horretarako bidea ematen dutenean, ikaslearen ikaskuntza-prozesuaren gaineko txostena egingo du. Ikasleen gurasoei edo legezko tutoreei emango zaie txosten hori. Hiru ebaluazio-saio egongo dira, gutxienez. Txosten horretan adieraziko dira: hezkuntza-konpetentzien lorpenari buruzko balorazioa, eskola-errendimenduari eta integrazio sozial eta hezkuntzakoari buruzko informazioa, eta, beharrezkoa baldin bada, aurreikusitako laguntza- eta indartze-neurri orokorrei buruzkoa.


Honako ebaluazio mota hau egokia iruditzen zait; honen bitartez ikasle bakoitzaren garapen eta lorpenei buruzko txostena edukiko dugu eta gurasoek eskuragarri izatean, eskola eta gurasoen arteko harremana hobetu egingo da. Nire haurtzaroan ere, hiru ebaluazio saio zeuden non bakoitzean zati hari zegokion lorpena edota gabeziak adierazten ziren.


Hau ikusirik, orokorrean, Heziberri programa eta nire haurtzaroko oroitzapenak bat datoz, badaude aldatuko nituzkeen hala nola euskararen garrantzia. Nire ustetan artikulu honek ez luke nire haurtzaroko oroitzapenik aldatuko, ez era esanguratsuak behintzat; baina euskararen kasuan, asko aldatuko luke, Gaur egun euskaraz bzi naiz eta nire heziketa ia guztia euskarazkoa izan da, proiektu honen bitartez, bai euskarari eta bai gaztelaniari garrnazti berdina ematen diola adierazten den arren, errealitateari dagokionean, gaztelaniaren garrantzia handiagotzen duela uste dut.




lunes, 15 de febrero de 2016

ESALDIEN INGURUKO HAUSNARKETA

Kaixo lagunok! Gaurkoan, ostiralean didkatika orokorreko klasean hausnartu genituen esaldien inguruan jardutera natorkizue. Binaka edota hirunaka jarri ginen eta bakoitzak, zuen esaldiari ahalik eta zuku gehiena ateratzea genuen helburu; ondoren, esaldia denon artean komentatzeko. Hona hemen adibiderik interesgarrienetako batzuk:

Me lo contaron y lo olvidé; lo vi y lo entendí; lo hice y lo aprendí.

Ikus dezakegunez, honako esaldi hau nahiko adierazgarria da. Askotan, gelara sartu eta informazio eta kontzeptuz betetzen gaituzte; ondororen, gelatik irten eta pare bat ordutara, dena ahazten zaigu, ez bait dugu praktikan jartzen. Orduan, zerbaitetarako balio al du denbora jakin batean ahalik eta kontzeptu gehien eskuratzeak? 

Egia esan, eraginkorragoa da kontzeptuak ahoz erakutsi baino, modu praktikoagoan erakustea; horrela, irakaslea erakusten ari den bitartean, ikaslea ikusten ari da eta denok dakigunez, errazago barneratzen ditugu kontzeptuak ikusiz edota guk geuk interpretatuz gero. Azken finean, hori da esaldiak adierazten duena argi eta garbi: eraginkorragoa da modu praktikoan ikasitakoa teorikoan ikasitakoa baino, praktikan jartzen ez bada, ez da barneratua geldituko. Azkenik, adierazi beharra dut, esaldi onekin guztiz ados nagoela esperientziak erakutsi bait dit eraginkorragoa dela praktikan ikasitakoa teorian ikasitakoa baino.



Todos los educadores son absolutamente dogmáticos y autoritarios. No puede existir la educación libre, porque si dejáis a un niño libre no le educaréis.

Honako esaldi hau ere oso adierazgarria da, erraz interpretatzekoa alegia. Hasteko, esan beharra daukat, ez nagoela batere ados esaldi honekin. Esaldiak adierazten duenez, ezinezkoa da hezkuntza aske bat edukitzea, are gehiago, umeak askatasunean heztea ez da hezkuntza on bat ematea.

Gainera, irakasteko modu asko daude eta irakasle denak ez dira berdinak, ez dituzte iritzi berdinak ezta irakasteko modu berdinak ere. Nire ustetan, irakasleko modurik onena umeari askatasuna lagatzea da, bere kabuz ingurua miatzeko aukera ematea, esperimentatzeko aukera. Bestalde, argi dago nolabaiteko arauak jarri behar zaizkiela umeei etorkizunari begira, betiere autoritarioak izan gabe noski.

Educación es lo que queda después de olvidar lo que se ha aprendido en la escuela.

Uste ez badugu ere, eskolak eraginkortasun handia du gizartean, umeeak hezten bait ditu. Eskolako lehen urteetako, hur hezkuntzako etapako hezkuntza, oso garrantzitsua da haurrentzat, bertan lortzen bait dute beren bidea hasteko oinarria. Eskolaz gain, bizitzako esperientzia eta bizipenek ere, eraginkortasun handia dute gugan, hau ere, beste era batekoa izan arren, hezkuntza edota heziketa da.


Aipatu bezala, ikusitakoarengandik gehiago ikasten dugu entzundakoarengandik baino eta esaldi honek ere, badu nolabaiteko lotura ideia honekin. Eskolan, beharrezkoak zaizkigun hainbat kontzeptu barneratzen ditugu baina askotan, garrantzitsuena dena ez dugu eskolan ikasten, eskolatik kanpo baizik; kalean. Eskolaz kanpoko bizipenek erakusten digute benetan ikasi beharrekoak, hala nola, errespetua edota solidaritatea.


Azkenik, nire adostasuna adierazten dut esaldiarekiko, benetan garrantzitsuena eskolaz kanpoko ezagutza dela uste dudalako; hala ere, ez dut gutxiesten maila akademikoan lortutakoa.



Esaldi hauek aztertu ondoren, hezkuntzaren inguruko hainbat iritzi daudela ikus dezakegu. Nire ustez, oso garrantzitsua da bakoitzak bere ideiak garbi edukitzea etorkizunean izan nahi duen irakaslea izateko.

martes, 9 de febrero de 2016

IRUDIEN INGURUKO HAUSNARKETA

Kaixo! Gaurkoan, ostiralean, hilak 5, didaktika orokorreko saioan aztertutakoari buruzko hausnarketa batekin natorkizue. Honako saio honetan, curriculum ezberdinei buruz aritu ginen, ondoren, argazki batzuk aztertu genituen.

Curriculumei dagokienean, lau mota ikusi genituen, formala, adostutakoa edota ofiziala; nulua, kontuan hartzen ez diren kontzeptu guztiak; ezkutua, formalean agertzen ez diren baina betetzen diren edota lantzen diren kontzeptuak; azkenik, erreala, benetan betetzen dena.

Aipatutako argazki hoietan, sexismoa, irakaslearen rolak edo funtzioak eta indarkeria agertzen dira hala nola. Argazkiak aztertu ondoren, eskolako eremuarekin erlazionatu genituen; eskola, gizartearen islada bait da eta bertan gertatzen denak, eragin zuzena du hezkuntzan. Hona hemen hauetako adibide interesgarri batzuk:


                                                         
Honako argazki hau oso interesgarritzat eta adierazgarritzat jo dut hainbat arrazoiren ondorioz. Hasteko,oso begi bistakoa da argazkia; guztiz sexista.  Honen aburuz, emakumea diruz erosten da, objektutzat dute. Pentsamendu honen bidez, emakumearen duintasuna kolokan jartzen da, emekumea gutxiesten dela esan dezakegu. Eskolan ere, konszienteki edo inkonszienteki, hainbat egoera sexista aurki ditzazkegu; esateko, gelan eztabaidatzen aritu garen adibideari jarraituz, orokorrean,  mutilei eskatzen zaie mahaiak mugitzeko laguntza; neskei, berriz, mahaiak garbitzekoa edota gauzak txukuntzekoa. Honelako jarrerekin sexismoa bultzatzen ari gara eta honelako egoerekin behin betiko amaitu beharra dagoela iruditzen zait.


                                                  
Bigarren argazki hau ere nahiko sexistatzat jo dezakegu, Argazki honek, emakume perfektuaren irudia idealizatzen du, estereotipoei egiten die erreferentzia. Honen aburuz, emakumea ez bada modu jakin bateko izaten, hau da, ez bada makillatzen edota modu konkretu batean janzten, ez da polita izango, ez da emakume gisan ikusia izango, ez da berdn tratratua izango. Honek, nortasun denak berdinak izatea dakar; honelako pentsamenduekin ezinezkoa da bakoitzak bere nortasun propioa garatzea; nahi eran janztea. 

Eskolan ere berdina gertatzen da batez ere nesken kasuan mutilenean baino gehiago; ume bat ez badoa gonatxo edota lazo panpoxa batekin buruan, ez da besteak bezala ikusi izango eta baztertu edota beste jokaera txar batzuen biktima izango da, Ondorioz, haurrei beren nortasun propioa garatzen erakutsi behar diegu, ezberdinak izaten, bakoitzaren gustuak aldarrikatzen alegia.


                                                 

Honako argazki hau oso adierazgarria da, oso erraz eta garbi ikusten da argazkiak isladatzen duena. Hasieran, gure haurtzaroan, eskolatik at gaudenean, bakoitzak bere pentsamendu eta gaitasun propioak ditu, ezberdinak. Eskolan hasten garen momentuan, haur guztiak gauza edo helburu berdinerako prestatzen dituzte beren gaitasunak kontuan hartu gabe. Denek gaitasun berdinak edukitzea dute helburu eta lan berdinerako prestatu baina ez gara ohartzen bakoitzaren gaitasunen arabera hobeak izango  garela lan batean edo bestean. Ez digute gure kabuz aukeratzen lagatzen zer nolako helburuak lortu nahi ditugu, roboten gisan, denok berdinak izatea nahi dute.



                                          

Azken argazki honek oso gauza interesgarria du adierazgai. Askotan, geure munduan ixten gara, geure ideiengan besterik ez dugu pentsatzen baina gure mundutik kanpo beste mundu eta beste ideia batzuk daudela ohartzen garenean, errazagoa egingo zaigu besteen ikuspuntua ulertzea eta gure ideiak garatzea.

Geure ideia propioak sortzeko pentsatzen ikasi behar dugu, geure kabuz pentsatzen iñork manipulatu gabe eta hori da gaur egungo gizartean, askotan, daukagun eginkizun zailena denek nahi bait dute berdinak izatea eta gauza berdinetan sinistea.

Lau argazki hauek ikusi ondoren, hainbat gauza etortzen zaizkit burura. Esan bezala, eskola eta gizartea oso loturik daude eta kontuz ibili behar da eskolan ematen diren egoerekin, gero gizartean isladatuko bait dira eta alderantziz. Hau guztiaren ondorioz, egokia litzateke umeak solidaritatean eta tolerantzian heztea etorkizuenan hiritar prestuak izan daitezen. Gainera, guk geuk irakasle bezala dugun jakibideak ere uste baino eragin gehiago du umeengan, horregatik, oso garrantzitsua da guk konszienteki jokatzea.

Besterik gabe, espero duk honek bakoitzaren baitan zertxobait mugiaraztea eta umeen hezkuntzaren inguruko barne hausnarketa bat gauzatzea. Hurren arte!


jueves, 4 de febrero de 2016

ARGAZKI ELKARRIZKETA


Kaixo! Gaurkoan argazki elkarrizketa bat dakarkizuet, bertan, haurtzaroari gogorarazten didaten hamar argazki agertzen dira. Hauek, etorkizunean izan nahi dudan irakaslearen nortasuna markatzen dutela iruditzen zait; nire irakasle perfektuaren bidea hasteko oinarri izan daitezke honako arrazoiok.

LEHENENGO ARGAZKIA



Honako argazki hau ikustean, nire haurtzaroko oroitzapen ugari etorri zaizkit burura. Dakigun bezala, haur hezkuntzako geletan, ohikoa da bakoitzak bere izena josia duen amantala erbailtzea eta honek, hainbat funtzio betetzen dituela iruditzen zait.

Hasteko, oso garrantzitsua da umeentzat ordutegi zehatz bat finkatzea; honek, ohitura ezberdinak hartzen lagunduko bait die non beharrezkoak izango diren beren etorkizunean. Honako objektu hau, lagungarria izan daiteke aipatutako errutinara ohitzen laguntzeko.

Gainera, gelako ume guztiek daramate beraien amantal propioa, baita irakasleak re. Honek, denen arteko berdintasuna ahalbidetzen du. Gainera, ezinbestekotzat jotzen dut irakasleak ere amantala eramatea, bera ere, ume bakoitzaz gain, gelako zati garrantzitsu bat delako. Irakasleak, ikasle bakoitzaren lekuan jarri behar du, bera ulertu, lagundu eta aholkatu egin behar du; amantala janztea, hurbiltasun seinaletzat hartzen dut.

Argazki honek hainbat aspektan laguntzen dit nire irakaslearen irudia sortzen; umeekiko hurbiltasunarekin batera, elkarlana eta goxotasuna kontuan hartzen ditut kontuan irkaslea izateko orduan.


BIGARREN ARGAZKIA



Argazki honetan 4 urte dauzkat; mozorroturik gaude, inauteriak biat dira. Gure eskolan, haur hezkuntzan behintzat, guk egiten genituen geure mozorroa irakasleak lagundurik noski.

Lan hau egiteko, irakasleak, behar genuen motibazioa ematen zigun, lanerako gogoa pizten zigun; hauxe da hain zuzen ere irakasle batek egin beharrekoa, lanerako gogoa piztu eta hori egiteko motibatu. Hau egin ezean, oso zaila izango da haurrek arreta lortzea eta askoz ere zailagoa izango da lana egiteko prozesua.

Irakasleari gustatu egin behar zaio egiten duen lana, bestela, igarri egingo da eta umeek ere ez dute gustura egingo buru beharrezko ekintza, beraz, irakasle izateak inplikazio handia eskatzen duela deritzot.



HIRUGARREN ARGAZKIA




Honako argazki honetan Haur Hezkuntzako haur batek marraztutako bi marrazki ditugu. Argazki hau zuekin partekatzea nahi izan dut txikiagoa nintzenean asko gustatzen zitzaidalako marraztea; nire sentimendu, kezka eta zalantza guztiak marrazkien bidez adierazten nituen, libre sentitzen nintzen; oso eroso.

Irakaslearen zereginen barruan sartzen da ikasle bakoitzaren garapena ikusi eta ebaluatzea baina horrez gain, badira beste hainbat funtzio ere. Haur hezkuntzako etapan, sentimen eta bizipenak oso garrantzitsuak izaten dira; horretarako, komenigarria izango litzateke marrazkiak erabiltzea ume gehienei, niri bezalaxe, oso baliagarrian egingo zaizkielako.



Etorkizunean izan nahi dudan irakaslea motak ikasleen garapenak hurbiletik jarraitzea du helburu, lagundu eta ahalik eta hobeen hezteko asmoarekin.


LAUGARREN ARGAZKIA



Honako argazki honetan ikastolako umeak ditugu ikusgai eta euskal inauteriak errepresentatzen dituztela ikusten dugu. Mozorro hauek egiteko, irakasleak nola egin planifikatu zuen ondoren gelako umeen artean prozesua aurrera ondo eramateko.

Gainera, kalean daude, kalejiran dihoazelako; honek  zaintza eta koordinazioa eskatzen ditu irakaslearen partetik. Bi gauza hauek oso garrantzitsuak dira umeak gure kontrolpean edukitzeko. Bestalde, kantuan eta dantzan ari diren bitartean denen arteko elkarlana eta giro ona sustatzen da inor bakarrik laga gabe. Beren edadeko umeez gain, gainerakoekin ere harremana gauzatzen dute non oso garrantzitsua den haurrentzat lagun berriak egitea.

Nire etorkizuneko irakasleak aipatutako funtzio hauek beteko dituelakoan nago, plangintza, aholkua, zainketa eta eskolaz kanpoko jardueretatik zerbait ikasi eta ongi pasatzea.



BOSTGARREN ARGAZKIA


Argazki honetan parkean nago beste bi lagunekin. Ohikoa den gisan, haurrek izugarri gustuko duten jolas-tokian egotea; ni ere horrelakoxea nintzen. Nire ustez, parkeak hainbat gauzatarako balio die umeei jolasteaz gain. Alde batetik beren eskolako betebehar eta ardurez at gelditzen dira; hau da, deskoneksiorako balio die. Beste alde batetik, esperimentazioa martxan jartzen dute ekintza desberdinak eginez, adibidez: salto eginez, korri eginez...

Eskolako jolas-orduetan, irakasleak umeen garapena azter dezake beraiek konturatu gabe eta umeek libreki jolastean, nola lagundu edota beraiekin nola jokatu jakin dezake; hori bait da irakasleak egin beharreko gauzetako bat, bakoitzaren garapena jarraitu indibidualki  ahal den neurrian, honen denaren ondorioz, umeen aisialdia ezinbestekoa da.


SEIGARREN ARGAZKIA


Argazki honetan hainbat haur hezkuntzako haur ditugu ikusgai. Danborradan daude, denak batera jolasean. Honelako ekintzak oso garrantzitsuak dira umeek beren egutegian markatu beharreko egunak ikas ditzaten. Gainera, beraien arteko elkarlana eta koordinazioa sustatzen dugu. Irakasleak zaintza  lana egin beharko luke aurretik plangintza bat edukiz; ondoren, ekintza edota egoera ebaluatu beharko luke zer egon den ondo eta zer ez hain ondo jakiteko etorkizunean edo hurrengo urteean konpontzeko. Zati hau oso garrantzitsua da, nork bere burua ebaluatu gabe ez bait du aurrera jarraitzeko bide egokia aurkituko.


ZAZPIGARREN ARGAZKIA


Honako argazki honetan gelako haurren ama bat dago bere seme-alabaren gelakideei ipuina kontatzen. Niri asko gustatzen zaizkit ipuinak eta txikia nintzenean irrikitan egoten nintzen amak ipuin bat noiz kontatuko. Hauek ere, berdin dabiltza.

Eskola ez dago gizartetik at, gizartearen parte garrantzitsu bat da eta materia ikasteaz gain, haurrak hezitzen ditu. Askotan, haurrak hezitzea maisu maistren lana soilik dela pentsatzen dugu baina hori ez da hala; gurasoek ere, izugarrizko garrantzia dute haurren garapenean. Honela ba, gurasoak eta irakasleak elkarlanean aritzea ezinbestekoa da lanerako giro ona eta denen arteko elkarlana sustatzeko. Irakaslea gurasoekin elkarlanean aritzen bada, haurren garapena hobea izango da eta aurrerapen handiagoak egingo dituzte.



ZORTZIGARREN ARGAZKIA



Hemengo jostailu honek, jostailu lana egiteaz gain, beste hainbat gauzatarako balio du. Jolastailu honen bitartez, jolas sinbolikoa sustatzen dute, beren istorio propioa sor dezakete eta bitartean, konturatu gabe, sormena lantzen dute.

Irakaslearen funtzioetako bat sormena,indibidualtasuna, originaltasuna lantzea dira eta honako jolasak oso egokiak dira  haur hezkuntzako haurrentzako. Gainera, geletan mota askotarikoak egonez gero, egoera ezberdinak sor daitezke eta taldean edota bakarka jolasteko aukera zabala ematen dute.

Gainera, pertsona bakoitzak bere haurtzaroko jostailu gogokoena beti izaten du buruan, oroitzapen onekin erlazionatzen duelako, sentimenduak adierazten dituelako. Haurrengan ere oso garrantzitsua da sentimenduak adierazi edota irakasleak haur bakoitzaren egoera jakitea nola jokatu jakiteko eta ez denekin berdin jokatzeko.


BEDERATZIGARREN ARGAZKIA




Hemen, haur hezkutzako ipuin bat dugu ikusgai, dakigun bezala, ipuinak, asko erabiltzen dira haur hezkuntzako geletan. Istorio soilak izateaz gain, hainbat gai landu eta kontzeptu berriak ikasteko oso erabilgarriak dira. Gainera, haur gehienek gustuko dute ipuinak entzutea eta oso gustura egoten dira.



Etorkizunean, betiko ariketa aspergarriak planteatu beharrean, ipuinak erabiltzea gustatuko litzaidake haurrei irakasteko, atsegingarriagoa eta eraginkorragoa iruditzen bait zait.



HAMARGARREN ARGAZKIA


Honako argazki honetan koloredun egurrezko piezatxoak ditugu ikusgai. Haurra nintzenean orduan eta orduan pasatzen nituen bai eskolan eta baita etxean ere horrelakoxeekin jolasean dibertigarria iruditzen zitzaidan ez bait nuen beti berdina egin behar, aukeratzeko eta aldatzeko aukera nuen. Sormena bultzatzeaz gain, arazoak konpontzeko ere balio du eta forma bakoitzak dituen ezaugarri ezberdinez konturatzeko baliagarriak dira.

Irakasleak umeei esperimentaziorako tartea laga behar die, izango naizen irakasleak ez die dena eginda egingo, beraiek beren kabuz ikertzeko aukera izango dute, arazoak konpontzeko aukera. Horrelaxe izango bait da etorkizunean ere, beraz, honelako jolasek beren kabuz pentsatzeko balio dutela esan dezaket.

lunes, 1 de febrero de 2016

NOR NAIZ?

Kaixo! Ainhoa Mugerza naiz eta Donostiako Irakasleen Unibertsitateko Haur hezkuntzako lehenengo urtean nago. Blog honen bitartez, didaktikako arloari dagozkion jarduera, zalantza eta pentsamenduak partekatu nahi ditut zuekin.

Hemen, ikusgai izango dituzue gelan egindako hainbat jarduera eta lan, non batak bestearen bloga ikusi eta gauzak partekatzeko aukera izango dugun; horrela, geure hezkuntzari buruzko ikuspegiak aldatu edota handitzeko aukera izango dugu.