miércoles, 27 de abril de 2016

PAPER ZORROA




Kaixo guztioi! Honako sarrera honetan hilabete hauetan geure didaktikako klasean egindako lanaren laburpentxo batekin natorkizue.


Hasteko,  Argazki elkarrizketa dugu; honako sarrera honetan, nire haurtzaroarekin erlazionatzen ditudan 10 argazki agertzen diren.  Nire helburua, etorkizunean izan nahi dudan irakaslearen irudia sortzea, zeuei azaltzea eta hori lortzeko garrantzitsuak iruditzen zaizkidan kontzeptuak azaltzea da.


Ondoren, irudi batzuk ikusi genituen eta  irudi horien inguruko hausnarketa egiten saiatu ginen denon artean, gelan geundelarik.  Ondoren, bakoitzak bere gustukoak aukeratu zituen eta bere sarreran idatzi.


Gero, Irudiekin beharrean, esaldiekin egin genuen hausnarketa. Esan beharrik ez dagoen arren, honako esaldi hauek hezkuntzarekin lotutakoak ziren eta geure ideiak ordenatu, garatu eta berriak sortzeko aukera izan genuen.


Laugarrenik, euskal autonomia erkidegoan indarrean dagoen "Heziberri" dekretuaren inguruko sarrera izan zen.  Dekretu honetako hainbat zati edo artikulu hartu eta geure haurtzaroko oroitzapenekin bat egin genuen. Dekretu honek hainbat aldaketa proposatzen ditu non aldaketa berri horiek eta guk bizitakoak bat egiten duten ikustea genuen helburu.


Honen ostean, irakasleak proposatutako hainbat irakurgai irakurri genituen ondoren hausnarketa egiteko. Hiru irakurgai izan zirenez, bakoitzak gauza ezberdinei buruz hitz egiten du eta hainbat ideia proposatzen dituzte batzuk beraiek praktikan jarritakoak direla kontuan harturik. Beraz, beraien bizipenak eta ondorioen inguruan ere hitz egiten dute honako irakurgai hauek.


Ondoren, curriculumarekin sartu ginen. Zer den curriculuma, zenbat mota dauden, bakoitzak ze ezaugarri dituen, nolakoa den, zer bete behar dugun bakoitza erabiltzean, zein den curriculum mota bakoitzaren gidaria edo idazlea, etb. Egindako sarrera honetan, curriculum mota bakoitzari buruzko azaldutako galdera hauen inguruan aritu naiz.


Curriculumaren gaiarekin jarraituz, beste sarrera bat ere egin genuen. Honako honetan, curriculumaren inguruko definizio bat ematen saiatzen naiz hainbat irakurgai irakurri ondoren. Bakoitzak ikuspegi eta ideia desberdinak ditu, nik, hauek denak kontuan hartu eta nire ikuspegiari dagokion curriculumaren inguruko definizioa ematen saiatu naiz.


Metodologiei dagokienean, hainbat sarrera ezberdin egi genituen. Hasteko, proiektuetan antolatutako ikaskuntzaren inguruan aritu ginen. Sarrera honetan,  metodologia honen inguruko azalpena ematen saiatu naiz. Zer den, zer hartzen duen kontutan, zer pauso proposatzen dituen, etb. Gainera, gure irakasleak emandako azalpena oso baliagarria egin zait benetako kasu bat erakutsi baitzigun.


Gainerako metodologiekin jarraitu aurretik, taldeka, talde bakoitzak, tokatutako irakurgaien inguruan egindako aurkezpena blogera igo genuen.  Bi testuren inguruko aurkezpena egin genuen non biak, bizitzako esperientziekin lotuta zeuden. Gure helburua, bi irakurgaiak ahalik eta ondoren azaltzea izan zen.


Honen ostean, txokoen inguruko metodologiarekin aritu ginen. Proiektuekin egin genuen antzera, honako metodologia honen inguruko informazio eta azalpen zehatzena ematen saiatu naiz; metodologia honek bere baitan dituen ezaugarri eta kontzeptu guztian kontuan harturik noski.


Bi metodologia hauek ikusi ostean, bien arteko berdintasun eta ezberdintasunak atera nituen non beste sarrera honetan dituzuen ikusgai.


Gero,lau metodologiak kontuan hartuz, hau da: tailerrena, decrolyrena, txokoena eta proiektuena, bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz, beraien arteko ezberdintasunen inguruko sarrera egin nuen, ideiak eta kontzeptuak modu argiago batean ikusteko.


Azkenik, taldeka, geure unitate didaktiko propioa egin genuen eta nire taldean aukeratutako gaia udaberria izan zen. Unitate didaktikoak dituen ezaugarri guztiak bete genituen: ezaugarriak, helburuak, konpetentziak, jarduerak, etb. Gure unitate didaktiko osoa ikus dezazuen bakoitzak bere blogera igo zuen.


Azkenik, besterik ez, espero duk hilabete hauetan egindako sarrerek ekarpen interesgarriak egitea eta gustuko izatea.

Beste bat arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario